Lurramako ekipa uros da 18. edizioa ederki iragan baita !
1000 laguntzaileen presentzia eta lan sutsuari esker 3 egun eta 2 gau antolatu ditugu. Hauek bihotzetik eskertzen ditugu.
Ostiralean 24 lehen mailako eskolek tailer pedagogikoetan parte hartu dute (730 ikasle) eta bisita librean 100 bat haur baino gehiago ibili dira. 14 elkarte hor ziren animazioak segurtatzeko. 7 laborantza lizeoren bisita izan dugu ere, eta bi taldek Andere Nahiak eskaintzen zuen generoari buruzko tailerrean parte hartu dute. Garaziko ostaler lizeoarekin aspalditik dugun partaidetzak segitu du eta aurten lehen aldikotz Chambre des Métiers 64 (CMA64)-rekin afari oso bat proposatu dugu.
Emazte laborarien gaiak publikoaren interesa piztu du, orotarat 850 bat jende mintzaldi eta mahain inguruak entzutera izan baitira.
Bestalde gasna eta ogi lehiaketak iragan dira, hona hemen emaitzak :
GASNA LEHIAKETA :
Bortukoan :
Lehen saria : Michel JARAGOYHEN, Altzükürü
Bigarren saria : GAEC Paradis, Barkoxe
Hirugarren saria : GAEC Bi Herri, Argitxu eta Estebe Ouret, Aintzile
Etxekoan :
Lehen saria : GAEC Etxebarnea, Barkoxe
Bigarren saria : Kattin Camino, Arnegi
Hirugarren saria : GAEC Uhart, Alexis et Battitte Heguiapal, Sohüta
Esnetegian :
Lehen saria : Agour esnetegia, Heleta
Bigarren saria : Aramits esnetegia
Hirugarren saria : Onetik, Makea
HERRIKO OGIA : boulangerie Berterreix, Ezpeleta.
EZTI LEHIAKETA :
Lehen aldikotz, amaturrak eta profesionalak lehiatu dira Euskal Herriko lore ainitzeko ezti hoberena izendatzeko.
Profesional sailean, irabazleak dira :
Lehen saria : Mikela Untsain
Bigarren saria : Battitt Castillon
Hirugarren saria : Boland Sancos eta Christian Bacardatz
Amaturren sailean :
Lehen saria: Maider eta Franck Dorratcague
Bigarren saria : Christophe Etcheverria
Hirugarren saria: Christian Muscarditz