FAS ZINEKLUBA: “DERSU UZALA”

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2023ko abenduak 5

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

5€ (arrunta), 3€ (ikasle eta langabeak)

Gaztelaniaz

 

Dersu Uzala · SESB/Japonia · 1975 · 141 min · Zuz.: Akira Kurosawa · V.O.S.C.

 

Gonb.: Jorge Barrio (zinema irakaslea)

 

Bi gertaera harrigarri ditugu aurrean, bata: Vladimir Arseniev, tsarraren armadako ofiziala (1906), esploratzaile zebilen Siberian, eta 1923an Dersu Uzalaren gainean idaztea erabakitzen du. Istorio hunkigarria, naturalista eta adiskidantzazkoa. Bestea: kontakizun hauekin Akira Kurosawak pantailara eraman zituen liburuan kontatzen diren gertaerak, eta film epiko bat sortu zen (Kurosawaren filmografia ia osoa bezala).

Atzean gelditu ziren Rashômon (1950), Los siete samuráis (1954), eta Barbaroja (1965), eta 1975ean maisulan hau atera zuen (ala ez da? segun); lan honetan, lortzen du ikuslea naturan barneratzea eta harenganako errespetua izatea. Gure begiak betetzen dituen paisaiaz gain, Kurosawak bizitzako beste elementu bat nabarmentzen du: adiskidetasuna, beharbada bizirik irauteko borrokatik sortua.

1975. urtean, film ez-ingeles onenaren Oscarra irabazi ez ezik (1996), Arte eta Entsegu filmik onenaren saria irabazi zuen (Espainiako Idazle Zinematografikoen Zirkuluak emana).

 

Trailerra

 

www.cineclubfas.com