IKTUSA SAIHESTEA ZURE ESKU DAGO

Espainian, urtean 130.000 pertsonak pairatzen dute iktusa. Nafarroan 1250 kasu dira. Emakumeen heriotza-kausa nagusia da, eta gizonena, bigarrena.

Zeintzuk dira arrisku-faktoreak?

Baldintza biologiko aldaezinak: adina, generoa, herentzia, gaixotasun kardiobaskularraren aurrekari pertsonalak.

Kasuen %20 eragiten dute.

Baldintza biologiko aldagarriak: hipertentsio arteriala, diabetesa, kolesterol altua, obesitatea.

Istripu zerebrobaskularra eragiten duten faktoreen %80 saihets daitezke.

Nola prebenitu dezakegu iktusa?

Laneko estresaren eta gainkargaren mailak kudeatzen badakigu.

Dieta osasuntsua eta orekatua eramaten badugu.

Lo egiteko eta atseden hartzeko ohitura osasungarriei eusten badiegu.

Ariketa fisikoa erregularki egiten badugu, gutxienez 30 minutuz egunean.

Tabakoaren, alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoa saihesten badugu.

Gainpisua izanez gero, pisua pixkanaka murrizten badugu profesional baten laguntzaz.

Tentsioaren, kolesterolaren eta diabetesaren aldian behingo kontrol periodikoak egiten baditugu.

Medikazioa hartuz gero, agindutako tratamendua behar bezala betetzen badugu.

IKTUS BAT ANTZEMATEN JAKINGO ZENUKE?

Sintomak antzemateak salba ditzake bizitzak:

Hitz egiteko zailtasuna edo hitz egiten dizutenean ulertzeko zailtasuna.

Ikusmena erabat edo partzialki galtzea, edo ikusmen lausoa izatea.

Buruko min oso handia, bat-batean hasitakoa eta ohikoa ez dena.

Aurpegian sentikortasuna galtzea.

Indarra eta sentikortasuna galtzea edo koordinazioa gutxitzea gorputz-erdian.

Sintoma hauetako edozeinen aurrean, 112ra deitu.

Iktus bat dela ziur egoteko:

Aurpegiko biguntasuna eta paralisia: eskatu pertsonari irribarre egiteko, mihia ateratzeko edo txistu egiteko.

Gorputzeko alde batean indarra galtzen badu edo ahulezia badu: esaiozu bi besoak batera altxatzeko.

Hizketa- edo ulermen-arazoak antzemateko: esaiozu galdera erraz bati erantzutea (esaterako, nola duzu izena?).

Zer egin

Lehenik eta behin, 112ra deitu.

Arropa lasaitu, arnasa har dezan.

Etzan ezazu, burua eta sorbaldak apur bat altxatuta.

Konortea galtzen badu, jarri alboko segurtasun-posizioan eta zaindu arnasketa.

Arnasa hartzen ez badu, hasi bihotz-biriketako bizkortze-lanak.

Zer ez egin

Itxaron eta familia-medikuarekin hitzordua eskatu.

Sintomak desagertu arte itxaron.

Analgesikoak edo beste medikamentu batzuk hartu.

Ospitalera joateko auto bat hartu.

Iktus bat pairatzeko gazteegia dela pentsatu.

……………

5 pertsonatik 1ek iktusa izango du Espainian

Bat egin gurekin iktusa prebenitzeko: www.adacen.orginfo@adacen.org

Erreferentzia:

Iktusaren prebentzioa farmazia-bulegoetatik

COFNA-ADACEN kanpaina Nafarroan

COFNA (Colegio Oficial de Farmacéuticos de Navarra)

ADACEN (Daño Cerebral-Navarra-Nafarroa)

Iktusaren Munduko Eguna, 2023ko urriaren 29a