Ikus-entzunezko emanaldia
2023ko abenduak 19
19:45etan
“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
5 € (arrunta), 3 € (ikasle eta langabeak)
Gaztelaniaz
Anhell69 · Kolonbia/Errumania/Frantzia/Alemania · 2022 · 75 min · Zuz.: Theo Montoya · V.O.S.C.
- KORTeN! saria 2023: “El cometa”, Aitor Elorriaga
Sari berezia: “Txotxongiloa”, Sonia Estévez
Gonb.: Aitor Elorriaga, Sonia Estévez, David Ontoria
Tituluak, jada (Anhell69-ek), argi eta garbi ematen digu arrasto bat, batetik angel (aingerua) eta bestetik hell (infernua, hondamena, mina). Eta ez gara 69-a azaltzen hasiko. Ian Duryk, jada, kantatzen zuen 1977ko hartan, Sex &Drugs& Rock and Roll (R&R beharrean jar bedi beste edozein musika mota). Baina Theo Montoya gazteak (Medellin, Kolonbia, 1992) koska bat estuago jartzen du.
Krudelkeria natural batez, Theo Montoyak amildegira garamatza, hegan egin edo infernuetara jaits zaitezkeen gune horretara, non “bizitzak ez baitu deus balio” eta horregatik sutsuki bizi behar dugu, egun edo bihar zer gertatuko den begiratu gabe. Gaur bazara, eta bihar ikusiko da.
Maisuki egina (eta sinbolismoz betea) Victor Gaviria zinemagile kolonbiarrak Medellingo kaleetan kamera geldoan hil-autoa gidatzen duenekoa.