AUZO LOTSA 50 YOLANDA BARCINA ETA SIMON SANTAMARIA

 

Urte bateko sanferminetan, agian hirugarrena izanen zen, ez dut ongi gogoratzen, kontua da, une hartan, jada, udalbatzako partaide guztiak prest ginela kalera ateratzeko, egun hartako prozesioan parte hartzera.

 

Urte hartako prozesio hark, bazeukan berezitasun bat, ordea, aurreko urte guztietako prozesio ororekin alderatuta, eta, zen, hain zuzen ere, gure alderdi politikoak erabaki zuela, prozesio hartan, nire gurpil aulkian, testu txiki batzuk itsatsita jartzea, hiriko oztopo arkitektoniko guztiak kentzeko, hau da, erreibindikazio hura egiteko, hain zuzen ere; lelo eta goiburu txiki batzuk baino ez ziren. Baina Yolanda Barcina alkate andreak, horren berri eduki bezain azkar, gure aurrean agertu zen Simon Santamaria udaltzainburu militarrarekin eta zera esan zidan:

 

-Begira, Xanti, badakik sanferminetako prozesioetan debekatuta dagoela erreibindikazioak egitea, beraz, kalera jaitsi nahi baduk, eranskailu horiek berehalaxe kendu beharko dituzue gurpil aulkitik, edo, bestela, Simon Santamariak erauziko dizkik. Hirugarren aukera ere baduk, alegia, prozesiora joan gabe gelditzea, hire eranskailu eta guzti; heuk hautatu!

 

Egoera zakar eta desatsegin haren aurrean, eta, istilu gehiagorik ez edukitzeagatik, Jabier Eskubik eta biok, amore ematea erabaki genuen, baina, berriz ere, alkate andre hark, agerian utzi zuen, zeinen harrizko bihotza zeukan, bere alderdiko politika, errukirik gabe, egiteko momentuan!

 

Yolanda Barcina Angulo andrearekin, txantxa gutxi, bere eskuindar rola bete behar zuenean! Hori bai, bere aho eztitxoan, beti irribarre goxo bezain maltzur batekin!