LUZAIDEKO BI ZATIAK

 

Nagusiki tamalezko 1200. eta 1512. urteen ondoren Nafarroa Garaiak bortz merinerri ditu: Tuterakoa, Erriberrikoa, Lizarrakoa, Zangozakoa eta Iruñekoa. Bada, eta egungo ikuspegitik bitxia iruditu ahal bazaigu ere, Luzaide izeneko herri muga Zangozakoa da eta ez, berriz, Iruñekoa edota Garazikoa. Arraroa, benetan. Laurehun bat lagun duen herri honen mugakideak hauek dira: Auritz, Orreaga, Orbaizta, Banka, Lasa, Uharte-Garazi eta Arnegi.

Bada, eta herri nafarrez inguraturik bizi arren, Luzaidek Nafarroak pairatzen duen banaketa ofiziala biziki ongi irudikatzen du: ia etxe guziak Espainiakoak dira, baina auzo bat Frantziakoa da. 1659ko azaroaren zazpian Pirinioetako Bakea delakoak egoera hau sorrararazi zuen, duela hirurehun urte baino gehiago alegia.