ALEX TXIKON: ANNAPURNA (7)

 

ALEX TXIKON AURRERA DOA ETA C2RA IRITSI DA EGURALDI ONA APROBETXATUZ

 

  • Eskalatzaile talde osoa C2-ra ailegatu da gaur goizean, baina Andrés Navamuel eta Ang Gyalu Oinarriko Kanpamendura itzuli dira.
  • 2,5 ordu eskasetan, C1 (5.150m) eta C2 (5.600m gutxi gorabehera) arteko tartea zeharkatu dute, eguraldi onarekin eta eguzki askorekin.

 

Bilbo, 2024ko urtarrilaren 10ean.- Alex Txikon, Ang Gyalu, Tashi, Lakpa, Moises, Passang Nurbu, Ming Temba, Pemba, Andrés Navamuel eta Mattia Conte Annapurnako (5.600m gutxi gorabehera) C2ra iritsi dira gaur goizean #AnnapurnaColdPeaks neguko espedizioan. Atzo ez bezala, eguzki distiratsuak lagundu die. C2ra iritsi eta atseden pixka bat hartu ondoren, Andrés Navamuel eta Ang Gyalu Oinarrizko Kanpamendura itzuli dira.

Alpinista taldeak 2,5 ordu inguru behar izan ditu C1 (5.150m) eta C2 (5.600m gutxi gorabehera) arteko distantzia egiteko. Izan ere, eguraldiak etena eman die eskalatzaileei, eta erritmo onarekin eta eguraldi onarekin, arazorik gabe igo ahal izan dira, ibilbide osoa eguzkipean eginez. Une honetan, eskalatzaileak zakuaren barruan sartuta daude, dendetatik kanpoko tenperatura 25º zero azpikoa baita.

Iragarpen meteorologiko berriek hobera egin dutela dirudi, eta horrek alpinisten igoera-estrategia errazten du. Ildo horretan, gauzak aurreikusi bezala mantentzen badira, bihar taldeak C3 lortzea du helburu.