2024-01-12, ostirala, 19:00, Beasaingo Igartzako jauregian.
Eulerren formula poliedrikoa: bitxi matematiko bat.
Eulerren formula ospetsuak poliedro baten ertz, erpin eta aurpegi kopuruen arteko erlazioa deskribatzen du, matematikaren teorema eder, emankor eta sakonenetariko bat sortuz. Formula horren jatorria eta frogatzeko saiakerak (batzuk okerrak ziren!) eztabaidatuko ditugu, baita mendeak pasa ondoren formula horri esker sorturiko matematikak, ere.
Jose Ignacio Royo Prieto
UPV/EHU‐n hasi nuen matematikako lizentziatura (1992‐1995), baina Zaragozako Unibertsitatean amaitu nuen (1995‐1997).
UPV/EHUn doktorea (2003). Tesi zuzendariak: Marta Macho Stadler (UPV/EHU) eta Martintxo Saralegi Aranguren (Univ. d’Artois). Tesiaren izenburua:
“Estudio cohomológico de flujos riemannianos”.
2 urtez egon nintzen Santiago de Compostelan, posizio postdoktoral batekin (2003‐2005).
Ondoren, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan 15 urtez (2005‐2020) Matematika Aplikatua Sailean lan egin nuen irakasle moduan.2020tik aurrera, Matematika Sailera pasatu nintzen (Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean), gaur arte.
Ikerketa‐eremua: Topologia eta Geometria; zehazkiago, Foliazioen teoria. Hainbat ikerketa‐artikulu argitaratu ditut, eta hainbat kongresutan hartu dut parte ikerketaren emaitzak aurkezteko. Aktibo jarraitzen dut eremu horretan. Matematikaren dibulgazioan eta didaktikan ere lan egiten dut. Batez ere, matematika eta papiroflexiaren arteko erlazioan. Hainbat lantegi, hezkuntza‐ikastaro (Prest_Gara programan) eta hitzaldi eman ditut horren inguruan, baita artikuluak argitaratu, ere.