Hiriko neskatilarik politenak
harresiko toki batean hitzordua eman dit.
Baina ezkutatzen da eta ez dut kausitzen.
Etsirik, batetik bertzerat noa.
Neskatilarik xarmagarrienak
bere txirula oparitzen dit,
zeinen margo zoragarria,
bere anderearen edertasuna bezalakoa baita.
Bera belarditik dator
eta lili batzuk ekartzen dizkit
xarmantak eta ederrak.
Baina hagitzez ederragoa da
ene bihotzaren ederra.