EKAITZA (Herrikoia)

 

Ekaitza hasi da.

Haize hotz handia dabil.

Txita urduriek txio egiten dute.

Ene maitea itzuli da,

eta ene oinazea bukatu da.

 

Soberna hasi da.

Haizeek haserre marru egiten dute.

Txitek beldurrez txio egiten dute.

Baina maite dudan gizona itzuli da,

eta ene pairamen guziak bukatu dira.

 

Ekaitzarengatik ere,

haize odolerrearengatik ere,

arranguratzen diren hegaztiengatik ere,

gehien maite dudan gizakia ikusterakoan,

senditzen dudan alaitasuna izugarria da.