Ikus-entzunezko emanaldia
2024ko otsailak 6
19:45etan
“El Carmen” aretoa Indautxu Plaza z/g Bilbo
5€ (arrunta), 3€ (ikasleak eta langabetuak)
Gaztelaniaz
Anatomie d’une chute · Frantzia · 2023 · 150 min · Zuz.: Justine Triet · V.O.S.C.
Gonb.: Kristina Zorita
Alemaniako idazle bat senarrarekin eta seme itsuarekin bizi da Alpeetan dagoen etxe batean; senarra inguruabar ilunetan hiltzen da, eta ikerketa sakon bat abiatzen da suizidioa edo hilketa izan ote den.
Epaiketa da kontakizuna egiteko aitzakia; haren bitartez kontatzen dira gertaerak eta erakusten dira protagonisten ikuspegi desberdinak beren gatazka eta beldurretatik. Kontu ilunak agertzen joango dira bikotekidearekin zuen harremanean eta familiako bizitzan.
Filmak erritmo ona du, eta gertaera argitzeko behar adina tentsiori eusten dio, egile zinemaren kutsutik aldendu gabe; musika ez dago bortxatua tentsio dramatikoak azpimarratzeko orduan, eta ez dago gehiegikeriarik pertsonaien drama erakusten denean.
Urrezko Palma jaso du Canesko 2023ko Zinemaldian.