Ziudadelako Mistoen eraikina. Otsailaren 2tik martxoaren 31ra. Euskal Irudigileak, 20 urte.
Mistoen eraikinean, Euskal Irudigileak Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko kideek egindako 300 artelanen bilduma grafikoa izanen da ikusgai.
Elkartea duela 20 urte hasi zen lanean, eta erakusketak EAEko eta Nafarroako hiri nagusiak zeharkatzeko helburua du. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Guadalajara (Mexiko), erakusketaren aurreko geltokiak izan dira.
“Euskal Irudigileak 20 urte” erakusketak 170 bazkideetako lanen aukeraketa eta elkartearen mugarri nagusietako 50 original eta hainbat pieza biltzen ditu, Euskal Irudigileak elkarteak bere bi hamarkadetan orain arte egin duen erakusketarik handiena osatuz.