Ziudadelako Mistoen eraikina. Otsailaren 2tik martxoaren 17ra. Alfredo Sada elkartea: Artearen eta etxearen arteko harremana.
Alfredo Sada Elkartea, Catalina de Oscáriz Udaleko Arte Eskolan ematen diren Marrazketa Artistikoa eta Pintura ikastaro monografikoak amaitu dituen pertsona talde batek osatzen du gehien bat. Elkartearen helburua lanerako eta topaketarako tailer bat izatea da, bazkideek euren lana garatu ahal izateko eta beren prestakuntzan sakontzen jarraitzeko.
Urtero elkarteak, Iruñeko Udalaren babesarekin, elkartekide guztien artean bozketa bidez aukeratzen den gai bati buruzko erakusketa kolektiboa prestatzen du. Bertan, interesa duten pertsona guztiek parte hartzen dute. Erabilgarri dagoen lekuaren eta parte-hartzaile kopuruaren arabera, pertsona bakoitzak koadro bat edo bi aurkez ditzake, egokien deritzon teknika erabiliz.
Aurten aukeratutako gaia “Artearen eta etxearen arteko harremana” izan da. Helburua da adierazpen piktorikoaren bidez hausnarketa bat egitea, pertsona bakoitzaren bizitzan eta, oro har, gizartean etxea osatzen duten elementuek duten garrantziari buruz. Banakako lanez gain, lan kolektibo bat aurkezten da, etxeari buruzko ikuspegi orokorra eta minimalista emateko.