2024ko otsailaren 9an, URIBITARTE40 Aretoak bere lehen bakarkako erakusketa ireki zuen Jorge Islaren obrekin, bekaduna izan zena ekoizpen-zentroan 2023an. «Kontrol materiala, kontrol ukiezina» titulupean.
Kontrol materiala, kontrol ukiezina Jorge Isla artista huescatarraren (Huesca, 1992) erakusketa monografiko bat da; bertan, artistak bere azken ekoizpenak aurkezten ditu BilbaoArteren URIBITARTE4O Aretoan, eta zenbait gairen inguruan hausnartzen du, hala nola artisten lana aitortzeko eta saritzeko aplikatzen diren parametroak, artelanaren prezioa eta balioa, aurkezpenaren eta errepresentazioaren ideiaren moduko kontzeptuak, edo binomio batzuk: publikotasuna-pribatutasuna, ikusgai dena eta ikusezina dena; kopia eta originala.
ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA
Izenburua: Kontrol materiala, kontrol ukiezina.
Artista: Jorge Isla (Huesca, 1992).
Lekua: BilbaoArte Fundazioa, URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40)
Datak: 2024ko otsailak 9 – 2024ko martxoak 10
Aretoaren ordutegia: asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.