Ikus-entzunezko emanaldia
2024ko otsailak 13
19:45etan.
Cineclub FAS, Indautxu plaza z.g., Bilbo
5 € (arrunta), 3 € (ikasle eta langabeak)
Gaztelaniaz
Zerkalo · SESB · 1975 · 107 min · Zuz.: Andrei Tarkovsky · V.O.S.C.
Gonb: Iñigo Ongay
Senarrak emaztearekin hitz egiten du zergatik urrundu ote diren elkarrengandik, eta oroitzapenak eta sentimenduak ekarriko ditu, denboran barrena bidaiatuko dutenak ageriko ordenarik gabe: amarekin zuen harremana, haurtzaroa, gertaera historikoen gaineko albistegietako irudiak eta are zuzendariaren aitak esandako poemak.
Kontakizunek, jarraipenik ez duten horretan, sinbolismoz beterik, ametsak balira bezala inguratuko gaituzte. Ezinezko planoak, indar handiko osaerak eta irudi eder-ederrak, gauza direnak iradokitzeko eta liluratzeko. Surreala eta egunerokoa elkartu egingo dira historia pertsonala eta kolektiboa gogora ekartzeko; horren bitartez, gogoetak agertuko dira haurtzaroaz, ezkonaldiaz, amatasunaz, maitasunaz, minaz, galeraz eta gerraren laztasunaz.
Zinema purua, Tarkovskirik onena eta gainera Margarita Terekhovaren aurpegi magnetikoa.