BERTSO AROA

Bertsoaroaren hogeita hamahirugarren edizioa da aurtengoa eta otsailaren 8tik martxoaren 1era burutuko da programa. Zazpi ekitaldi izanen dira aurten ere, egungo bertsolaritzari neurria hartzeko, lehen mailako bertsolariek zein gazteek parte hartuko baitute, eta proposamen anitz eta kalitatezkoak izanen baitira. Zikloa Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatu dute.

Aurten bertsolari nafarrei eta bertsolari gazteei protagonismo berezia eman nahi zaie. Lau bertso-saio programatu dira: “AMAraun” izeneko programa berezia, “Etorkizuna bertsotan pentsatzen” izenburua duen gogoeta-saio bat, “Bertso jasa bat-bateko jolasa” haurrendako lantegia eta Bertso afari bat.

Nafarroako Antzerki Eskolan eginen diren lau saioen sarrerek bosna euro balio dute, eta 14 urtetik beherakoak doan sartuko dira. Lau saioetarako abonamendu berezia 15 euroan erosteko aukera ere badago. Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean erosten ahal dira: www.laescueladeteatro.com/eus. Bertso-afarirako ere sarrera behar da, eta Geltokiren webgunean erosten ahal da. Haurrendako lantegian aurretik izena eman behar da; gazteen bertso saioak, berriz, sarrera librea du, leku guztiak bete arte.

Bertsoaroaren 33. edizioa

Bertsoaroaren edizio berria otsailaren 8an, ostegunarekin, hasiko da Nafarroako Antzerki Eskolan, punta-puntako bertso-jaialdi batekin. Amets Arzallus, Ekhiñe Zapiain, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Nerea Ibarzabal eta Saioa Alkaiza arituko dira, ibilbide eta jatorri ezberdinetako sei bertsolari. Alaitz Rekondok prestatu eta hautatuko ditu bat-batean bertsotan aritzeko gaiak. Saioa 19:00etan hasiko da, baina ordu erdi lehenago Iruñeko Bertsopaperen IV. literatur lehiaketaren sariak banatuko dira.

Otsailaren 14an, asteazkenarekin, 19:00etan berriz ere, Oihana Iguaran bertsolaria eta Amaiur Luluaga dantzariak “AMAraun” aurkeztuko dute Nafarroako Antzerki Eskolan, amatasunaz hausnarketa egiten duten egitasmo berritzaile eta artistikoa. Lanak kontatzen duen istorioan eskura dituzten hizkuntza guztiak erabiltzen dituzte: musika, gorputza, ahotsa, hitza, tokia, eszenatokia…

Bertsoaroa otsailaren 17an, larunbatarekin, iritsiko da haurrengana, Sanduzelaiko Civivoxean eginen den “Bertso Jasa, Bat-bateko Jolasa” saioaren eskutik. Haurrek gaiak eta egoerak proposatuko dituzte joko eta ariketen bidez, eta horrela, gonbidatutako bi bertsolariek, Ekain Alegrek eta Idoia Granizok, bertso-saioa osatuko dute. Lantegia 8tik 12 urtera bitartekoendako da eta beharrezkoa izanen da aldez aurretik izena ematea, otsailaren 15a baino lehen, nafarroa@bertsozale.eus helbide elektronikoan edo 948 14 37 47 telefonora deituta.

Hainbat proposamen

Otsailaren 22an, ostegunarekin, bigarren bertso-saio bat programatu da, gaztetasuna eta eskarmentua uztartuz, arte honen egungo unea eta garapena erakusteko asmoz. Andoni Egañak, Ane Zuazubiskarrek, Joanes Illarregik, Jone Uriak, Saats Karasatorrek eta Xabat Illarregik parte hartuko dute. Ainhoa Larretxeak aurkeztuko du jaialdia eta bat-batean aritzeko gaiak proposatuko ditu. Jaialdia 19:00etan hasiko da Nafarroako Antzerki Eskolan.

Biharamunean, otsailaren 23an, ostiralarekin, LABAn bertsolari gazteen saioa eginen da. Bertsoaroak beste urte batez programan bertsolari gazteak sartzeko apustua egin du. Horrela, bertsoak kantatzeko aukera ematen zaie eta agertoki gainean aritzeko aukera, dagoeneko bertsolaritzaren orainaldia eta etorkizuna diren gazte horiei. Eki Mateorenak, Kattin Madariagak, Janire Arrizabalagak, Jon Mendiluzek, June Aiestaranek eta Sabin Abarrategik parte hartuko dute, eta Ainhoa Larretxeak gidatuko du jaialdia.

Otsailaren 28an, asteazkenarekin, 19:00etan, saio berezi bat eginen da Nafarroako Antzerki Eskolan. Bertso espekulatibo eta futuristen saioa eginen da, hamar idazlek idatzitako eta Consonnik argitaratutatako “Zirriborroak eta gero” ipuin-bilduma oinarritzat hartuta. Maite Berriozabalek hautatutako gaiei buruz abestuko dute Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga bertsolariek.

Martxoan sartuta, hilaren 1ean, ostiralarekin, bertso afari batekin emanen zaio amaiera Bertsoaroari. Autobus-geltoki zaharreko Geltoki jatetxean eginen den afarian abestuko dute bertsolariek, eta gertuko eta ekoizpen ekologikoko produktuen proposamena edukiko dute mahai gainean. Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Sarai Robles etortzea espero da da eta Ander Aranburuk eginen ditu aurkezle lanak. Sarrerak Geltokiren webgunean erosten ahal dira 28 euroren truke, eta menua ere ikusten ahal da bertan.

BERTSOAROA 2024

AMAraun. AMATASUNARI BURUZKO BERTSOAK, MUSIKA ETA DANTZA. Otsailak 14, asteazkena. 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola

  • Bertsolaria: Oihana Iguaran. Dantzaria: Amaiur Luluaga

  • Sarrerak: 5 euro, NAEren webgunean salgai (14 urtetik beherakoak, doan). NAEko 4 emanaldietarako ikuskizunetarako bonua: 15 euro

BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA’. Haurrendako bertso-lantegia. Otsailak 17 larunbata. 11:00. Sanduzelaiko Civivoxa

  • Bertsolariak: Ekain Alegre eta Idoia Granizo

  • 8 eta 12 urte bitartekoei zuzendua Izena eman behar da nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikoan edo 948 37 47 telefonoan, otsailaren 15era arte

BERTSO-SAIOA. Otsailak 22, osteguna, 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola

  • Bertsolariak: Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Joanes Illarregi, Jone Uria, Saats Karasatorre ets Xabat Illarregi. Aurkezlea: Ainhoa Larretxea

  • Sarrerak: 5 euro, NAEren webgunean salgai (14 urtetik beherakoak, doan). NAEko 4 emanaldietarako ikuskizunetarako bonua: 15 euro

BERTSOLARI GAZTEEN SAIOA. Otsailak 23, ostirala. 19:00 LABA

  • Bertsolariak: Eki Mateorena, Kattin Madariaga, Janire Arrizabalaga, Jon Mendiluze, June Aiestaran eta Sabin Abarrategi. Aurkezlea: Ainhoa Larretxea

  • Sarrera librea, leku guztiak bete arte

BERTSO-SAIO ESPEKULATIBOA Etorkizuna bertsotan pentsatzen. Otsailak 28, asteazkena. 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola

  • Bertsolariak: Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. Aurkezlea: Maite Berriozabal

  • Sarrerak: 5 euro, NAEren webgunean salgai (14 urtetik beherakoak, doan). NAEko 4 emanaldietarako ikuskizunetarako bonua: 15 euro

BERTSO-AFARIA. CENA CON BERTSOS. Martxoak 1, ostirala. 21:00. Geltoki

  • Bertsolariak: Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Sarai Robles. Aurkezlea: Ander Aranburu

  • Sarrerak: 28 euro, www.geltoki.red/eu webgunean salgai