KOLESTEROL ALTUARI AURRE EGITEKO SENDABELARRAK: ARROZ-LEGAMIA GORRIA ETA OMEGA 3

Kolesterol-maila altuek, denboran mantentzen direnek alegia, etorkizunean konplikazio kardiobaskularrak izateko arriskua areagotu dezakete. Sintoma detektagarririk ez egoteak zaildu egiten du antzematea, eta odol-analisi bat egitea da egoera hori agerian uzteko modu bakarra.

Gaixotasun kardiobaskular terminoa erabiltzen da bihotzeko eta odol-hodietako arazoak identifikatzeko, hala nola hipertentsioa, ateroesklerosia, miokardio-infartua, etab.

Gaixotasun kardiobaskularrek berdin erasaten al die gizonei eta emakumeei?

Emakumeen kasuan, ugaltzeko adinean, estrogenoak babesle kardiobaskularrak dira. Hala ere, babes hori galdu egiten da menopausia iristen denean. Une horretan, emakumeen gaixotasun kardiobaskularren prebalentzia, gizonena berdindu bakarrik ez, baita gainditu ere egiten du.

Eta zein aholku eman ditzakegu farmaziatik gaixotasun kardiobaskularra prebenitzeko?

Garrantzitsua da bizi-estiloan arreta jartzea: dieta orekatua gomendatzea, esaterako fruta eta barazkietan aberatsa den dieta mediterraneoa, baita ariketa aerobikoa eta indarrekoa maiz egitea ere, eta atseden hartzea.

Zein produktu gomendatu ahal ditugu osasun kardiobaskular ona mantentzen laguntzeko?

Arroz-legamia gorriz ekoiztutako produktuak, Omega-3 bezalako gantz-azidoak, landare esterolak, polikosanolak eta abar gomendatu ahal ditugu.

Arroz-legamia Monascus purpureus izeneko onddo mikroskopikoaren bidez arroza hartzitzean lortzen da. Onddo honek pigmentu gorri berezi bat sortzen du. Arroz-legamia gorriak monakolina izeneko hainbat molekula ditu, horien artean, K monakolina zeinak kolesterol-maila egokiak mantentzen laguntzen baitu.

Eta nola laguntzen du Omega-3ak osasun kardiobaskularra hobetzen?

Omega-3 gantz-azidoak arraina bezalako elikagaietan edo arrain-olioz egindako konposatuetan daude. Azido eikosapentanoikoa (EPA) eta azido dokosahexaenoikoa (DHA) dira. Bihotzaren funtzionamendu normalari laguntzen diote, VLDL-kolesterol mailak murrizten baitituzte.

Erreferentzia:

Soluciones a base de plantas medicinales para colesterol alto: levadura de arroz rojo y Omega-3. Tu Farmacéutico Informa. Fernando Hidalgo farmazialariak emandako bideo-aholkua. Farmazialarien Elkargoen Kontseilu Nagusiak egina, Medicina-TV-ek ekoiztuta, @ArkopharmaEspaña-ren laguntzarekin. 2023/11/15.