HEMENDIK AITZINA

Elkar maitatu badugu,

denbora da pasatu,

errutina da finkatu,

amodioa da hustu.

Nahi gabe, ohartu gabe,

monotonia ezartzen da,

ulergaitza agertzen da,

desadostasunak hor dira.

Hemendik aitzina,

gure momentu goseak,

desagertuko dira.

Hemendik aitzina,

gure konplizitate osoa,

lurrundu eginen da.

Hemendik aitzina,

gure amets ohikoak,

betiko desegingo dira.

Hemendik aitzina,

gure maitasun eztia,

iraganean izanen da.

Bere kabuz bizitzea,

ekartzen bereizketa,

bizitzaren aukera,

bat-bateko haustura.

Gu biok ezingo dugu,

elgarrekin zahartu,

jakin ezin izan dugu,

puntaraino maitatu.

Hemendik aitzina,

gure momentu goseak,

desagertuko dira.

Hemendik aitzina,

gure konplizitate osoa,

lurrundu eginen da.

Hemendik aitzina,

gure amets ohikoak,

betiko desegingo dira.

Hemendik aitzina,

gure maitasun eztia,

iraganean izanen da.