Ikus-entzunezko emanaldia
2024ko martxoak 5
19:45etan
“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
5€ (arrunta), 3€ (ikasleak eta langabetuak)
Gaztelaniaz
Falcon Lake · Kanada/Frantzia · 2022 · 100 min · Zuz.: CharlotteLe Bon · V.O.S.C.
+XI. KORTeN! Agrio, David P. Sañudo. EH, 2023, 18’. Fik
Gonb.: María Corral López
Familia batzuek aintzira baten ertzean pasatuko dituzte oporrak, Kanadan. Bastien eta Chloe bi nerabe dira etxe berean bizi direnak; Bastienek bere beldurrei aurre egin beharko die Chloeren bihotzean tokitxo bat irabazteko. Elkarrekin beren sexualtasuna eta aintzirako mamuaren kondaira esploratuko dituzte.
Charlotte Le Bon frantziar-kanadar errealizatzailearen lehenengo film luzea da, Bastien Vivesek idatzitako Une sœur nobela grafikoan oinarritzen dena (2017). Sendotasunez konbinatzen du istorio nagusia, adiskidetasun-maitasunen gainekoa, genero fantastikotik hurbileko beste batekin.
Argazkiak istorio bikoitz hori adierazten du, kolore arrosak eta ilunak erabiliz.
Nabarmentzekoa halaber planoen osaera, batez ere kamera eremu zabal handi batean era estatikoan gelditzen denekoa protagonistak naturaren erdian erakutsiz.