EUSKAL HERRIKO XV. MUS TXAPELKETA

Duela hogoi bat urte, zazpi probintziak bere baitan biltzen dituen Euskal Herriko Mus Federazioa sortu zen. Oraingo formatuan, hau da hamabosgarren aldia egiten dena. 2023ko azaroan hasi ziren kanporaketak herriz herri eta osora, bi mila eta berrehun bikotek parte hartu zuten. 2024ko martxoaren 9an probintzietako finalak izan ziren eta Euskal Herriko final nazionala martxoaren 23an izanen da, Xiberoako Altzai herrian. Elkartzea eta ongi etorria goizeko 9etan izanen dira kiroldegiaren aitzinean.

Altzaiko final nazionalera joanen diren probintzietako txapeldunak hauek dira: Xiberoako txapeldunak: Altzaiko Jeannot Barcos eta Martxel Errecaret; Nafarroa Garaiko txapeldunak: Leitzako Oian Alduntzin eta Andoni Zabaleta; Lapurdiko txapeldunak: Baionako Philippe Noblia eta Jose de Olivera; Gipuzkoako txapeldunak: Eskoriatzako Jose Regaño eta Javier Eraña Kabijertua; Bizkaiko txapeldunak: Urduñako Carlos Ranz Aparicio eta Antonio Pavon Conde; Baxe Nafarroako txapeldunak: Irisarriko Erramun Esponda eta Jacky Laby; eta Arabako txapeldunak: Zuiako Jon Urzelai eta Imanol Aginako. Txapeldun hauekin batera, zazpi probintzietako beste sailkatuak ere jokatzera joanen dira. Osora Altzaiko finalean 128 bikotek parte hartuko dute.

Euskaldunok batasunik gabe giren garai honetan, eskertzekoa da Euskal Herriko Mus Federazioak euskaldun guztiok elkartzeko egiten duen ahalegina. Euskal gizartearen eta kulturaren arlo guztietan segitzeko moduko bidea. Hau da EHko Mus Federazioaren filosofia.