Etxeko lanak eginik hurbildu zen Pantxika Urruty errenjeta Ahurtiko gelara. Eskuz idatzi zerrendekin apaindu zituen paretak, Inesa de Gaxen pastoraleko ehun bat arizale bilduak zirelarik bakoitzaren rola zein izanen zen jakin nahian. Emozio anitz senditu zen parte hartzaileen artean. Pastorala euskaraz eta gaskoieraz izateaz gain, mustrakak xarneguko lau herri ezberdinetan egiten dira, Bardozen, Ahurtin, Akamarren eta Bastidan. Lehen bi agerraldiak Bastidan eginen dira ekainaren 15 eta 16an.
https://kanaldude.eus/bideoak/6117-hurbiletik-inesa-de-gaxen-pastorala-prestatzen