ERAKUSKETA: MARTA VAN TARTWIJK

BILBAOARTEK MARTA VAN TARTWIJK ARTISTAREN “WAVING” ERAKUSKETA IZANGO DU IKUSGAI URIBITARTE40 ARETOAN 21/04/2024 ARTE

  • Espaziorako bereziki sortua, aretoko soinuekin jolasten duen ikus-entzunezko instalazio baten inguruan egituratzen da erakusketa.

  • Artistaren sormen-prozesua modu ez-linealean jasotzen duen liburu bat argitaratu da erakusketarekin batera.

  • Erakusketaren inguruan, ekintza performatibo bat eta hainbat bisita gidatu egingo dira.

Bilboko Udalaren ekoizpen artistikorako zentroak erakusketa berri bat izango du URIBITARTE40 Aretoan. Marta van Tartwijk zentroan bekadun izan den artistak sinatuta, “Waving” urteko bigarren bakarkako erakusketa da. Bertan, 2019an eta 2023an BilbaoArten egoiliar izandako artista cataloniarrak bere azken proiektua aurkeztuko du. Erakusketaren abiapuntua bere egonaldian garatutako lana da, eta marrazketaren, ikus-entzunezkoen, soinuaren eta eskulturaren artean mugitzen den pieza multzo bat planteatzen du.

Waving BilbaoArte Fundazioaren URIBITARTE40 udal aretorako sortu da espresuki. Proiektuaren izenburua ingeleseko hitzak daukan esanahi bikoitza jasotzen duen terminorik ez izatearekin jolasten da, ez baitago horrelako hitzik ez gaztelaniaz eta ezta euskaraz ere. “Waving”, “wave” aditzaren gerundioa da, eta bere esanahia olatua da, uhina, ur-masa bat, kurbatzen dena eta itsasertzeraino aurrera egiten duena, fluktuazio batek espazioan duen hedapena da. Baina “to wave” eskuak agurtzean egiten duen ekintza ere bada. Tartwijkek termino hori erabiltzen du bere piezen arteko elkarrizketa sortzeko, errepikapenean eta paisaiaren eta gorputzaren arteko etengabeko mugimenduan oinarrituta.

Ingurunearen eta gorputzaren arteko ispiluen eta errepikapenen jolas hori da artistak aretoan aurkeztutako lanen arteko hari moduan funtzionatzen duena: I-II-III-IIII eta Hand Movie [Esku-filma], 2023an BilbaoArten egin zuen egonaldian artistak ekoiztutako bi instalazio eskultoriko dira; Es la imagen de un rio [Ibai baten irudia da] aretoko leiho zabaletarako bereziki ekoiztutako pieza bat da, eta erliebez grabatutako aluminio-xaflez eginda dago, artistak Bilboko itsasadarretik azken urtean hango landaretzari egindako argazkietatik abiatutako marrazkiak erabiliz; eta Waving instalazioa, proiektuaren ardatz nagusia, bi ikus-entzunezko proiekzioz eta soinu-instalazio batez osatua.

Azken pieza honek lau gorputzen mugimendua dokumentatzen duen ekintza performatiboa batzen eta aurrez aurre jartzen du (Jara Roset, Katixa Goldarazena Azpirotz, Blanca Niemietz, eta Marta van Tartwijkenak); ilunpean grabatutako landareen bigarren bideo bat, non landaretza-paisaia modu aleatorioan dar-dar egiten baitu haizearekin, landaretza-estanpatuak sortuz, eta soinua zuzenean sortuz doan instalazio bat, bozgorailu eta mikrofonoekin.

UDA ARTEKO PROGRAMAZIOA

Proiektu hau URIBITATARTE40 Aretoaren erakusketa-programaren barruan kokatzen da. Horretarako, Fundazioak, epaimahai profesional baten bidez, Beken azken promozioko hiru artista aukeratu zituen, bakarkako erakusketa bat, programa publiko batzuk eta argitalpen monografiko bat garatzeko, beren artistak zabaltzen eta sustatzen laguntzeko. Jorge Isla eta Marta van Tartwijken erakusketen ondoren, Irantzu Yaldebere (Bilbo, 1994) artista argazkilariarena egingo da maiatzaren 3tik 31ra, eta BilbaoArte Bildumaren erakusketa berri bat ekainetik aurrera, Urazurrutiaren egoitzako egungo arte-egonaldien amaierarekin batera, uda osoan luzatuko litzatekeena.

ARGITALPENA

Erakusketaren kariaz, BilbaoArtek artistaren monografia bat argitaratzen du, Reynaldo L. Vásquez Rodríguez artistak diseinatua, Marta van Tartwijkek berak idatzitako testuekin. Material hau proiektuaren eranskin gisa dago asmatuta, eta artistaren sormen-prozesua jasotzen du, narratiba ez-lineal batez. Liburua van Tartwijken praktika artistaren inguruko pentsaerarekin azken urtean lotuta egon diren materialez osatuta dago, hots, erakusketetan normalean bistaratzen ez diren materialez: testu-zatiak eta oharrak, eta baita artistaren paseoak dokumentatzen dituzten irudiak ere, aretoan erakusten diren bideoen fotogramekin batera.

Vásquez Rodríguezek, artista eta Las Injurias argitaletxearen buruak, testuari lehentasuna ematen dion diseinu bat proposatzen du, planteatutako bi irudi mailarekin jolastuz: alde batetik, erakusketan agertzen direnak, eta, bestetik, lanari atxikita egon arren aretoan ezin ikus daitezkeenak. Material horiek bereizteko, Waving instalazioaren bideoen tonalitate berdexka aprobetxatu da, argi infragorriz grabatuta baitaude, katalogoaren zati bati monotono bat aplikatzeko.

MARTA VAN TARTWIJK-I BURUZ

BilbaoArteko egoilarra 2019 eta 2023an artistari estudioa uztea barne hartzen duen sorkuntza artistikorako Bekaren modalitatean. Bere praktikan Marta van Tartwijk (Bartzelona, 1990) irudiak esperientzia pertsonala nola sar dezakeen aztertzen du, denbora, testuingurua eta esperientzia subjektiboak artikulatzen dituen giltza gisa funtzionatzen du, esperimentatzen gorputza eta hizkuntza. Artean lizentziatua da UCMn, eta bere prestakuntza ESABen (Frantzia), Bartzelonako Unibertsitatean, A*Desk eta Francisco Alcántara Zeramika Eskolan osatu zuen. Hainbat erakusketa egin ditu instituzioetan, hala nola INJUVE, TEA, La Capella, Sala de Arte Joven, Fabra i Coats, Sant Andreu Contemporani edo Matadero, besteak beste. Bilbaoarten, Dos Maresen eta Tabakaleran egin ditu egonaldiak. Era berean, Getxoarte edo Miquel Casablancas Sariaren finalista izan da eta Arte Plastikoetako Zirkuituetan saritua izan da.

www.martavantartwijk.com | Instagram: @mtartwijk

EGITARAU PUBLIKOAK

BISITA GIDATUAK

  • Bisita gidatua publiko orokorrarentzat (euskara) aldi berean, Espainiako eta ahozko zeinu-mintzairan (Asteazkena, 04-03, 19:00, sarrera librea).

  • Bisita gidatua publiko orokorrarentzat (gaztelania) aldi berean, Espainiako eta ahozko zeinu-mintzairan (Asteazkena, 04/10, 19:00, sarrera librea).

EKINTZA PERFORMATIBOA

  • Jara Roset (Madril, 1998) eta Marta van Tarwijken (Bartzelona, 1990) entzunaldi eta ekintza performatiboko saioa: Cómo si me dirigiera a ti (Osteguna, 11/04, 19:00, sarrera librea).