LABORANTZA GANBARA ALBISTEAK

2024ko PAC laguntzen eskaera apirilaren 1etik maiatzaren 15era

Laborariek haien PAC laguntzak eskuratzeko deklarazioak apirilaren 1etik maiatzaren 15era egiten ahal dituzte.

Hitzordu indibidualak apirilaren 8an hasiko dira EHLG-n. Permanentziak ere antolatuak izanen dira Urruña, Senpere, Maule eta Atharratzen. Hitzordua hartu : 05 59 37 18 82.

Erakunde kolektiboa bazira eta zure eskaera egiteko lagundua izan nahi baduzu, deitu EHLG-ra hitzordu baten finkatzeko : 05 59 37 18 82

2024/04/04 : « Laborantza ekologia eta elikadura : gaurko ikusmoldetik praktika berrietara, lanbide berrietara »

AgTransAP taldeak antolatzen duen hitzaldi huntara gomitatua zira, apirilaren 4an, 17.30tan, Baionako Ofizialeen Ganbaran : « Laborantza ekologia eta elikadura : gaurko ikusmoldetik praktika berrietara, lanbide berrietara »

Hizlaria : Matthieu Calame, agronomo ingenaria eta laborantza eta elikadura arazoetan berezitua.

AgTransAP taldeak (BLE, EHLG, HEMEN eta InterAMAP egiturek osatzen dutena) Laborantza Ekologikora Heltzeko Ikuspegi Orokorra izeneko formakuntza eramaiten du : https://formation-agroecologie-paysanne.net