ADISKIDEA

Badu jadanik laurogoi urte, abenduaren hogoian,

Segura herriko semetxoa, Andres baserrian sortua.

Zortzi anai-arrebatik dela, familiako gazteena,

horregatikan kantatzen ahal da, adinak gaztetzen duela,

buru ernea, gorpuz azkarra, da gure Xabier laguna!


Ume zelarik ai ze zalantza, seminarioko bidea,

hartu zuen ta bertan behera, dena utzi, zer pasa da?

Handitu eta beste bidea, armadako itsaspekoa,

han, gorri, hori eta gorria, kolore onartezinak,

xuri, gorria eta berdea, zure bihotz koloreak.


Gizon umila, eskuzabala, eta bihotz onekoa,

besteei ematen diezu dena, deus itxoin gabe, bistan da

Zure indarra auzolana da, filosofia galanta,

eman ta eman ari zarela, etorri da zure txanda,

gure partetik bai jasotzea, gure eskerrak ta aitortza.


Zer gehiago eman dezakezu, duzun maitasuna banatu,

gure aldetik nahi zaitugu, bihotzarekin agurtu.

Lagun ona ta anaia zira, betiko adiskidea,

zu ezagutzea ohore bat da, zure ondoan harro gara,

gora Xabier Segurakoa, borroka guztien anaia.


(doinua: Amodioa… Xalbador)