ERAKUSKETA: HASIER MORENO

Ziudadelako Bolborategia. 2024ko apirilaren 12tik maiatzaren 19ra. HASIER MORENOREN ERAKUSKETA: Pausa bat, hamaika pasaia.

Pausa bat, hamaika paisaia da Hasier Morenok Ziudadelako Bolborategian aurkeztu duen erakusketaren izenburua. Izenak berak adierazten duen moduan, bere ingurune hurbileko paisaiak dira, akuarelaren teknikaren bidez, haren kromatismo eta trazuarekin marraztuak, zeru estaliak eta hodeien lerrokadurak, mendiak zeruertzean edo obraren protagonista gisa, ibaien bilakaera, ereindako zelaiak edo tontorretako elurra erakusten dituzten pintzelkadez.

Egilearen motibazioa, nahia eta azken anbizioa paisaian sinetsaraztea eta hura sentiaraztea da. Hasier Morenok natura bizi eta sentitu egiten du, batez ere bera bizi den ingurukoa. Haren begirada garbia da, edertasunari eta lasaitasunari irekia. Zintzotasunez eta errespetuz begiratzen eta erretratatzen du natura.

Erakusketa ahaleginaren, kontaktuaren, inguruarekin gorputzez gorputz duen harreman horren irudiz eta metaforaz beteta dago, hori gabe ezin baita ulertu eta ezin baita elkarrizketa intimorik ezarri norbanakoaren eta paisaiaren artean. Hasier Morenok bilatu baino gehiago, aurkitu egiten du, edozein aurkikuntzatarako jarrera irekiz paseatzen duen bitartean. Hasier Morenok une horretan paisaia bakoitzak iradokitzen dionaren esentzia helarazten dio ikusleari bere lanetan.

Erakusketa gogoetarako, norberaren begirada geldiarazteko eta nazioen eta paisaien artean egin ohi diren zenbait asoziazio zergatik egiten ote diren zalantzan jartzeko gonbidapen gisa ere uler liteke. Erakusketa esperientzia bisual bat da, eta berak paisaien irudiekin duen harremana pentsatu eta berrikustera gonbidatzen du. Bizi garen tokiari buruzko kontzientzia hartzea eta bertatik hausnartzea horren inguruan sortzen zaizkigun galderendako erantzunak bilatzeko modu bat da. Bizi gareneko ingurunea ulertzeko ezinbestekoa da hura ezagutzea, entzutea eta hartatik ikastea.

Hasier Morenori buruz
Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Teknikoko lizentziadun eta Eraikuntzaren Ingeniaritzako Gradudun da Hasier Moreno, eta San Fermin eta Jaso ikastoletako eta Creanavarra Goi Mailako Diseinu Zentroan irakaskuntzan eta interiorista gisa egiten duen lanarekin uztartzen du bere ibilbide artistikoa. Bere lana figurazioaren eta abstrakzioaren artean kokatzen da. Orbana, paperaren zuria eta zoria bere lan-prozesuaren parte dira.

Bere lanetan, egunerokotasunak dimentsio berria hartzen du, horren jatorrizko esanahia gaindituz eta artistaren eta ikusleen artean elkarrizketa sortuz. Paisaiak –horiek ditu gogokoen–, konstante bat dira bere artean, eta haren erakusketa bakoitzean ikus daitekeen moduan, asko zaintzen ditu horien konbinazioak.