Ikus-entzunezko emanaldia
2024ko apirilak 23
19:45etan
Cineclub FAS, Indautxu plaza z.g., Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
Negu hurbilak · 2023 · EH · 90 min · Zuz.: Ekain Albite, Nicolau Mallofré, Adriá Roca, Mikel Ibarguren · V.O.S.C.
+XI. KORTeN!: Arnasa, Raúl Barreras
XII Aitzol Aramaio saioa
Gonb.: E. Albite (Colectivo Negu), Raúl Barreras, Anuska Ortega
- urtea da Euskal Herrian; ez dator jasaten ari den gatazka luzearen amaierarik. Gazte batek herritik ihes egiten du, ez baitu bere burua seguru ikusten, eta Ipar Euskal Herrira pasatu nahiko du. Zubietara heltzean, mugako herritxo bat, gatazkak eta mitoak bat egingo dira. Ezkutaleku bihurtzen zaion txapitula batetik, herriaren egunerokoari begira egongo da, zeinak denboran iltzatua ematen baitu. Egunak eta gauak badoaz, eta denbora pisua eta nahasia bihurtzen da.
Era kolektiboan egindako zuzendaritza eta gidoia dituen filma, galdera batzuk eta erantzun gutxi planteatzen dituena. Zientzia fikziozkoak diruditen irudiak, nahiz eta toki arruntetatik hartuak izan. Lanbroa, misterioa eta tentsioa.
Pertsonaia bakar bat, zeinaren interpretazioak lortzen duen bere ezinegona transmititzea.
Locarnoko zinemaldian (Cineasti del Presente), 2023. urtean, Aipamen berezia lortu zuen.