ESKU ONA

 

“Adiorik ez Burubeltz! Zure kuluxkan lasaiki utzi nahi zintudan. Zure plazeraren intentsitateak egiazki ukitu nau, gaur emaile ona izan naizela adieraziz. Espero dut gurekin geldituko zarela. Baiezkoan, gutun azal marroian giltzak eta June Plaren liburua aurkituko dituzu eta zure lehen e-mailaren zain egonen naiz. Bestela, giltzak utzi eta bakarrik zure gibelean itxi ateak, otoi.

Agian laster arte,

Eskua”

Mezu horrekin utzi zintuztedan, irakurle maiteak Maiatz 76. zenbakian. Zenbaki hori eta aurreko 74.a irakurri ez baduzue, argibide labur bat zor dizuet. Joan den udan Angeluko hondartzan Eskua ezagutu nuen. “Ezagutu” ez da beharbada hitzik egokiena orduko egoera deskribatzeko. Salbu erranahi biblikoan, aipatzen dizuedan horrelako harremanari dagokionez. Izan ere, ez nuen ikusi, ia-ia entzun ere “Eskua” orain deitzen dudana. Maiatz 74. zenbakian jakinen duzue izugarri plazera emana zidala bere esku hutsarekin, han, Angeluko hondartzan. Maiatz 76. zenbakian  berri ukan zenuten abenduan, Passemillon karrikan, emakumezko elkarte baten egoitzan, berriz ere, baina mihiarekin orduan, zazpigarren ortzira igoarazia ninduela.

Passemillon karrika batez ere Maiatz argitaletxearen bulegoagatik ezaguna da. Orain niretzat emakumeen arteko elkartasun agiri bilakatu zait. Istorio hau idazten jarraitzen badut, jadanik asmatu duzue, irakurleek, sar mezuak aipatzen dituen giltzak eta liburua hartuak nituela eta txorien elkartean sartua nintzela. Elkartean, Burubeltz nire ezizena da. Eskua-ren salbuespenarekin, kide guztiek txori izen bat hartzen dute ezizen gisa. Begi kliska bat ere gure emakumeen egoerari buruz.

Oraingo udaberri hastapen honetan, duela hiru hilabete, giltzak harturik, elkarteko plazer emaileengandik jasotzen hasi nintzen gozamenak edo orgasmoak. Erran behar dizuet nire bizitza biziki hobetu dutela beste txoriengandik, mihiz edo eskuz emaniko gozamenek. Goizean salto batez ohetik jaikitzea, lanean eta kirolean berriz aurkituriko energia eta giza harremanetan atseginak nire eguneroko bizitza askoz hobetu didate. Horregatik, gaur, udaberri egun eguzkitsu honetan, Passemillon karrikara nator azterketa egitera. Beste txoriei jasotzen dudana itzultzeko, nire trebetasunari buruz Eskuaren iritzia lortu behar dut.

Gaur beraz, abenduan ez bezala beltzez margoturiko eguzki betaurrekorik ez, normalak baizik. Zuzenki noa elkartearen apartamendura eta sartu aurretik Veneziako maskara jantzi, elkartearen anonimotasun araua errespetatzeko. Abenduan jasoriko giltzarekin atea irekitzen dut, jadanik hainbat aldiz bezala.

– Inor ote da hemen? —ozenki galdetzen dut.

Isiltasunak erantzuten dit. Ez da harritzekoa, hitzorduaren aitzinean etortzeko erabaki dudalako. Azken saioetan ikusi nuen jostailu berezi bat estreinatu nahiko nuke. Eskua etorri aitzinean, ea sexu webguneetan batzuek erraten duten bezain eraginkorra denez frogatzeko. Hainbat eragile profesionalak daude webgune hauetan guztietan, plazererako tresnak salarazteko, non ez dakizuen nor sinetsi. Batzuek ere tresna berezi hori ez gehiegi erabiltzeko gomendatzen dizuete, sentsibilitatea ez galtzeko, hain eraginkorra delako, gozamena sortuz minutu bakar batzuen barne!

Erran eta egin. Deitzen dugun plazeraren gelan sartzen naiz eta berina ontzitegian tresna polit hau hartzen dut. Bukaera polita badu, plastiko beltzaz moldatua eta borobila izanez. Tresnak buru batean duen zulo txiki batetik airea ufatzen du edo zehazkiago dardararazten du, frekuentzia handiz, txandan airea ufatzen eta xurgatzen. Gelako sofan erosoki esertzen naiz, gona gurutzatua alde batera irekitzen eta stringa beste aldera. Ezker eskuz nire gizontxoa pixka bat harroarazten dut, larrua pubisen aldera emeki-emeki tiratuz. Eskuin eskuan dudan tresna gizontxora hurbiltzen dut orain apurka-apurka. Aire bibrazioak gero eta gehiago gizontxoan sentitzen ditut eta kilikatze atseginak sortzen dizkidate. Ez luzaz halere! Kilikatzeak laster berotzen dit tontor txiki hau eta sabel barneko su baten kanpoko garra hortxe dudala iruditzen zait. Uste nuen baino lasterrago pubis eta ezpain osoak ere suaz betetzen dira. Zangoak hain azkar dardaratzen hasten zaizkit non eskutik erortzen zaidan tresna sinestezin hau!

Eskua datorrenean ikasle ona izateko asmoarekin, tresna elektroniko hau bere lekura itzultzen dut, berina ontzitegira. Hartu nuen lekuan kokatzen dut, pixka bat gozamena arte ez segitzeaz damutuz baina nire buruari ahal bezain laster berriz erabiliko dudala, eta orduan gozamena arte, zin egiten diot.

Horra non sartze ateko danbatekoa entzuten dudan, Eskuaren etorri dela seinalatuz.

– Arratsalde on Burubeltz! Ongi zaudea? —Eskuak, maskararen azpian irribarre emankorra ezpainetan.

– Baietz, hemen beti bezala, baita zuri ere! —eta nire eskuetan bereak hartzen ditut masailetan bi musu garbi baina leun emateko.

– Beraz aipatu genuen bezala, “Gozamen kluba” liburua irakurri ote duzu?

– Baietz Eskua! Giltzak hartu nituen egun berean bukatu nuen eta ahal bezain ongi nire gorputzarekin aztertu nituen liburuan aipatzen diren ferekak. Zer lan ona egin du June neska horrek! Nire gorputzaren egiazko aurkikuntza izan zen, egia erran. Irakurri aurretik, nola erogenoak izan daitezkeela gure gorputzen hainbat lekuak ez nuen batere susmatzen. Beste txoriei nire txandan plazera emateko, zintzoki lagunduko nauela uste dut!

– Ongi, ongi! Beraz gaur zure trebetasuna frogatzeko nire gorputza jostaleku ukanen duzu. —Eskuak, jadanik plazeraren bibrazioak sentitzen zituen bezala ezpainetan irribarre gormantarekin— Ziur aski hartzaile egoeratik emailearenera zuzenki jauzia egiteko kapaz izanen zinatekeela uste dut. Halere, lehenik nirekin trebatze saio honetan parte hartzeaz, zuk ziurtatuko duzu beste txori bati gozamenaren emateko kapaz eta prest zaudela hemengo baldintza berezietan, maskararekin eta guztiz. Horrela urratsa lasaikiago eginen duzu.

Beraz orain hemen naiz ni, Burubeltz, eta ez dut eskapurik. Beste emakume baten gorputzaz berehala arituko naiz. Angeluko hondartzako kontakizunean erran nizuen bezala, iraganean emakumeekin ere noizean behin larrua joa nuen. Atseginarekin. Beraz Eskuaren gorputzaren ukitzeko ez dut arazorik. Baina hemen eta orain beste zerbait da.

– Burubeltz, adosten bazara, ginekologo aulkian eseriko naiz eta mihiarekin lehen ariketa eginen duzu. Goazen?

– Eskua, pixka bat harritua nauzu. Lehen ariketa erran duzu. Ea gozamen bat baino gehiago jasan dezakezu?

– Baietz Burubeltz! Gero eta gehiago, praktikarekin, orgasmo bat baino gehiago lor dezaket. Literatura aproposean emakume orgasmoaniztuna deitzen naute. Ez da ederra bizitza? Zuk ere agian hori lortuko duzu. Baina mihiarekin has gaitezen eta gero ikusiko, ados?

– Baietz Eskua!

Eskuak, mintzatzen ari garelarik jadanik prakak erantziak ditu eta orain eserlekuan jarririk urrezko kolore stringa ere. Pixka bat zalantzan naiz, non hasi beharko nukeela hausnartzen.

– Ez zaitez beldur, Burubeltz! Gogoratzen duzu nola egin nizun abenduan? Mihi kolpetxoekin has zaitez izterren goi partean eta lasaiki ate nagusira hurbildu. Gero ezpain handiak milikatu, ezpain txikiekin segitu eta bukaeran gizontxoarekin jolastu. Eta hura harrotzeko tximeleta bezala zure esku ahurrak pubisaren gainean ezar itzazu. Ados?

– Baietz Eskua! —nik eta abenduan Eskua eseria zen aulkian lanera ekiten diot, ongi egiteko asmoarekin, ez zaluegi, ez emekiegi.

Eskuak lehen mihi kolpetxoekin sustotxoak ditu eta positiboki hartzen ditut. Gurutze txikiak mihiarekin marrazten ditut lehenik eskuineko izterrean eta gero ezkerrekoan. Gurutzetxoak emeki-emeki ezpainetara hurbiltzen ditut eta auhen ia isilak entzuten ditut. Sustengutzat hartzen eta ezpain handietara mihia lerrarazten dut naizen ezker aldean eta gero eskuin aldean. Ezpainak ere mihiaz gurutzatzen ditut, ezker eta eskuin, goitik behera eta behetik gora. Behin eta berriz. Mihiaren azpian sentitzen dut Eskuaren bustia, plazera jadanik hartzen duela lekuko. Horrekin ere nire emateko plazera handitzen da eta berotasun epela izterren artean sentitzen dut.

Orain ezpain txikiei ekiten diet eta Eskuaren bustia gero eta gehiago isurtzearekin fruituzko bixkotxa milikatzen dudala iruditzen zait. Auhenak orain ez ditu kukutzen edo murrizten Eskuak eta are ausartago sentitzen naiz non gizontxoa lehen aldiz ukitzen dudan mihiaren puntarekin. Laburki. Eta berriz, laburki. Auhena gelditzen da baina “Otoi segi, Burubeltz!”, argiki entzuten dut. Orduan tximeleta bezala eskuak pubisaren gainean ezartzen ditut eta mihi erotuarekin gizontxoarekiko jokoa hasten naiz egiten. Behetik gora. Goitik behera. Ezkerretik eskuinera. Eskuinetik ezkerrera. Zirkuluak egiten. Zabalak. Txikiak. Erlojuaren norabidean. Kontrakoan. Tximeleta gisa ditudan eskuez pubiseko larrua emeki gora tiratzen dut eta mihiaren azpian gizontxoa zutitzen dela sentitzen dut eta Eskuaren auhenak handitzen une berean.

Nire zangartea orain berotasun epeletik bustitze oparora iragan dela nabari zait baina lekukorik gabe, zer? Eta segitzen dut gero eta lasterrago, gero eta azkarrago. Hain gustukoa du Eskuak non nire burua bere eskuetan hartzen du, gero eta gehiago tinkatzen, nire ileetan ere bere hatzak ainguratzen, bere zangoetan bibrazioak sentitzen ditudalarik eta bat-batean, burua preso dut zango indartsuen artean. Eskuak auhenak oihu bilakatu ditu eta esker eta eskuin saltoak egiten ditu eserlekuan. Besterik ez egitekotan, burua preso dudalarik, mihia mugiarazten dut gizontxoan eta txandan nire ezpainen artean tinkatzen dut, auhenak eta saltoak are gehiago biderkatzen. Nire bustia orain zangoetan isurtzen zait eta plazera emateko plazerez betea naiz.

Segundo luzeen buruan, arnasa hartzeko eta nire burua askatzeko mihiaren ferekak ematen gelditzen naiz. Emeki-emeki zangoen estokak libratzen nau eta hasperen handi bat entzuten dut.

– A! Bada, Burubeltz, zure mihizko emaile agiria ohoreekin lortu duzula erran behar dizut! —Eskuak.

– Ea dakizun Eskua, nik ere plazera hartu dudala eta isuri zaidala non dutxa hartu beharko dudan!

– Ez nau harritzen, udan eta abenduan ikusi dudan arabera zuri plazeraren ematearekin, Burubeltz. Baina orain bigarren ariketa. Asto bizkarrean jarriko naiz eta hondartzan jaso zenuena itzuliko didazu. Ziur naiz lortuko duzula!

Erran eta egin. Eskua ginekologo motako besaulkitik zutitzen da eta beste plazeren gelako izkina batean den asto bizkarrera hurbiltzen da. Plazer emaile txori batzuen graziari esker, jadanik aldi batzuetan erabili nuen altzari hori miresten dut. Eskuak, gaineko bizkarrean bularra bermatzen du eta behereko euskarrietan belaunak kokatzen ditu. Badakit barnez gurituak dira larruzko euskarri hauek eta postura atsegina eta erosoa dela. Hondartzan eguzkitan etzanen bagina bezala.

Eskuak Angeluko hondartzan egin zuen bezala eskuineko ahurra jartzen dut emeki eta leunki haren ezkerreko izterrean, barneko aldean, belauna baino pixka bat goraxeago.

Ahurra emeki baina segurki, Eskuaren izterrean gora mugiarazten dut, ukitze leuna mantenduz zirkulu txikietan. Emeki-emeki munduaren jatorrira nator. Hatzak dantzarazten ditut segidan, lehenik ezpain handietan. Bakoitza bere txandan, hatz muturren artean arinki hartzen dut, kilikatzen, ferekatzen, tinkatzen, ateak isurtzen duen bustiarekin igurzten. Eskuinekoa. Ezkerrekoa. Berriz eskuinekoa, ezkerrekoa, nireak balira bezala.

Ahurraren inguruan ditut izterrak bibrazioak egiten hasten dira. Sustengutzat harturik ezpain txikietara lerrarazten ditut hatzak. Han hasten naiz berriz hatzak dantzarazten, ukitzen, igurzten, ferekatzen, tinkatzen, kilikatzen, ezker, eskuin, ezker eskuin. Ahurrean isurtzen den bustiak, momentu egokia dela ulertarazten dit eta hatz luzea erdiaren erdiko gizontxoan ezartzen dut. Bost segundoz han uzten dut, mugitu gabe, baina emeki-emeki presioa handituz. Plazera emateko plazeraren erredurak, berriz ere, sabela betetzen dit.

Orduan hatz luzeko presioa kentzen dut eta zirkuluak egiten ditut, igurtzaile, gizontxoaren inguruan. Erlojuaren norabidean. Kontrako norabidean. Erlojuarenean. Alderantziz. Eta berriz. Noizean behin hatz erakusle eta potoloaren artean tinkatzen dut gizontxoaren oina edo erroa. Eta berriz, hatz luzearekin zirkuluak egiten ditut.

Bat-batean hatz luzea gelditzen dut. Orain gizontxoaren kaskoan dago. Kaskoa leunki baina irmoki zapatzen dut. Istant berean potoloarekin ukitzen dut Eskuaren ate sekretua. Lehen aldian, ukitzen dut bakarrik. Haren presentzia frogatzeko bezala. Eta atea erreflexuzko tinkatzeaz ipurdiaren barnera urruntzen da. Bigarren aldian, ateari sorpresa gutxiago sortzen dio ukitzeak. Alderantziz, pixka bat ateratzen da, zabaldu gabe halere. Hatz potoloaz zirkuluak egiten hasten naiz, bi norabideetan. Leun-leunki. Larru fin-fina eta sentsitiboa doi-doia ukitzen dut.

Ate sekretuaren kontrako presioa emeki-emeki handitzen dut eta pixkana-pixkanaka zabaltzen doa, hainbat non bere hezetasun propioa sortzen duen. Orain Eskua geldirik dago, zerbaiten zain balego bezala. Zirkuluak zabaltzen eta sakontzen ditut, ate sekretuaren hezetasuna lagun.

Hatz potoloaren fereka lana luzatzen dut, sakontzen dut, emeki-emeki, behar den denbora hartzen dut. Eskuaren barneko giharren tinkatzeak baliatzen ditut are sakonago sartzeko, laztantzeko. Pixkanaka-pixkanaka, bi ateren arteko zubia barnetik tinkatuz, leunki igurtziz, ezker eta eskuin emeki mugituz noa aurrera. Azken finean potoloa G-puntuaren kontra sentitzen dut, barneko haragi pareta finean zehar, eta Eskuak jauzitxoa egiten du. Han potoloa gelditzen naiz. Mugitu gabe hastapenean. Segidan G-puntuaren masajea egiten hasten naiz. Leunki eta gogorrago. Txandaka, leunki eta gogorrago.

Ate sekretua busti bilakatu den hezetasunari orain gehitzen zaio ate nagusiaren bustitasuna. Hatz luzeaz jarraitzen dut gizontxoa tinkatzen eta bustia nire ahurrean ere sentitzen dut.  Horra non potoloaz G-puntuaren tinkatze erritmoa handitzen dudan, gero eta gehiago.

Orain erritmo hau gero eta gehiago zalutzen ari naiz Eskuaren lehertzearen zain.  Bat-batean Eskua dardaratzen hasten da eta nire ahurrean are gehiago isurtzen. Haren ate sekretuak orain nire potoloa kolpeka tinkatzen du. Luzaz. “Ai ama” ozen oihukatzen du eta une luze batean geldi dago asto bizkarrean.

– A! Bada, Burubeltz, zure eskuzko emaile agiria ere ohoreekin lortu duzu! Denetan esku ona duzu! —Eskuak.

– Izan ere Eskua, milesker zuri! Hondartzan eman zenidana, hitzez hitz segitu dut! Eta nik berriz ere plazera hartu dut. Ea dutxa hartuko dugun hori dena ospatzeko?

 

 

2023 10 28

 

“Maiatz” aldizkarian argitaratua (77. zenbakian)