Hogei aldiz irakurri dut testua ispiluaren aurrean. Baliteke ahotsak dar-dar egitea, baina ez da ez zaidalako emaitza gustatu. Hamaika lagunek irakurri dute zuek entzun aurretik. Plazandrea naizela esaten didate, baina inork ez zigun abisatu plazandre izateak insomnioa sortzen duela eta amesgaiztoei aurre egiteko modu on bat dela gauzak bakar-bakarrik ez egitea…