Ohi bezala, “Baiona Iruñea Maiatzaldiak” jardunaldietara zuen testuak bidaltzeko aukera baduzue.
Aurten, munduan dagoen egoera zoritxarrez aldatu ez denez gero, iazko gai berbera jorratuko dugu:
“ZUBIAK, EZ HESIAK”.
Prosaz: 3000 karaktere gehienez.
Poesiaz: 50 lerro gehienez.
Jatorrizkoak jasotzeko epea: Maiatzak 31.
Onartutako testuak udazkeneko Maiatz Aldizkarian argitaratuko dira.
Aurtengo ekitaldiak UDAZKENEAN egingo ditugu. Jakinaren gainean izango zaituztegu.
Ongi izan,
MAIATZALDIA 2024