EUSKOAREN BILTZAR NAGUSIA

Ekainaren 1ean, larunbatarekin, 9etan

Bil Toki gelan – Azkainen

Euskoaren Biltzar Nagusia Azkainen iraganen da ekainaren 1ean, larunbatarekin 9etatik 12:30ak arte. Elkartearen bizian momentu garrantzitsu bat da eta bertan Euskoari buruz dituzuen ideiak eta aurkeztuak zaizkizuen proiektuei buruz trukatu dezakezue.

Egitaraua

 8:30: Harrera kafe eta kruasantekin

 9:00: Biltzar Nagusia:

  – 2023eko bilan morala eta kontuak, kontu mandatariaren txostena

  – Proiektu berrien aurkezpena (Gizartearen moneta, garantia fondoaren mobilizatzea…)

  – Onespen batzordearen eta Gidaritza batzordearen aurkezpena

  – Kolegioen Batzordearen hautatzea

 12:30: Jateko eta edateko eskainia

BNra ezin baduzu hurbildu, prokurazioa deskargatu dezakezu eta zure ordezkari bat izendatu.

Zure moneta da, zuk duzu erabakitzen!