FAS ZINEKLUBA: “NOT A PRETTY PICTURE”

 

2024ko maiatzak 14

19:45etan

Indautxu aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

 

Not a Pretty Picture · AEB · 1976 · 83 min · Zuz.: Martha Coolidge · V.O.S.C.

+XI KORTeN! Asko falta da?, Ane Cuesta Monge. EH, 2022, 12’. Fik

Gonb.: Ane Cuesta Monge, María Corral

 

Zuzendariak hamabi urte lehenago pairatutako eraso sexual baten errekreazioa. Martha bortxatu egin zuten ikaskide zahartxoago baten festan; denbora pasatuta, gertatutakoa dramatizatu egin du aktore talde batekin Nueva Yorkeko loft batean. Erasoaz modu irekian dihardu, eta elkarrizketa zintzoak ditu horrelako egoeretan sortzen diren botere dinamika desorekatuez.

Fikzioa eta dokumentala nahasten dituen lan kilikagarria, barneko drama adierazten duena zuzendariaren eta aktoreen arteko interakzioarekin. Kontakizun originala eta oso indartsua horrelako egoera bat nola sumatzen den ikusteko.

Zuzendariaren hitzetan, “uste dut ona izan zela formatu dokumental-narratibo hori erabiltzea, zeren eta esan nahi zuen nik neuk ere argiago ulertu behar nuela. Gauza izan behar nuen gertatu zitzaidana beste batzuei kontatzeko”.

 

www.cineclubfas.com