ZIUDADELAKO MISTOEN ERAIKINA. Ekainaren 30era arte. Tomas Sobrino Habans margolariaren “Los árboles que nos quedan” erakusketa.
‘Geratzen zaizkigun zuhaitzak’ da erakusketaren izenburua, eta Tomás Sobrino margolari nafarrak aurkeztu du Ziudadelako Mistoen eraikineko beheko solairuan. Bere Baztan maitearen paisaietan barnako olio pinturazko ibilbidea urteko hainbat urtarotan, eta itsasoan zein ibaian barna, ohikoak direnak bere lanetan. Argiaren islak, kolore-paleta adierazgarriak eta paisaien naretasunak deskribatzen dute Sobrinoren arte-ibilbide luzean barnako sormen-unibertsoa.
Paisaia-margolari eta Bidasoko Eskolako kide gisa, erakusketa hainbat seriek osatzen dute. “Udaberria”, “Udazkena” eta “Negua” serieetan ageri da urtaroen kromatismoa, eta “lau urtaroak” horien osagarri da, urtearen joanean paisaia bera aldatzen doan proposamena. Marroiak, gorri-horiak, berdeak, urdinak, bioletak edo zuriak urtaro bakoitzaren joana erakusten duten hainbat sortatan ageri dira mihisean. Bere paisaietan ikuslearendako opari diren zuhaizti eta mendiak, mendi-magal eta bideak dira begiradaren eta koloreen bitartekari. Urtaro bakoitza bihotza zabalik ibiltzeko modua da, baita basi sarriak eta elurrak leundutako adar biluziak dauden tokia ere.
Sobrinoren begirada xehetasun naturalen erdian ere jartzen da, hala nola paisaietan sortzen diren lezka, adarrak edo belarretan, elementu horiek bere pinturaren eta pintzelkadaren muina mantentzen baitute. Itsasoa ere ohiko gaia da, kasu honetan, urdin eta zurien sortarekin, eta erakusten dute olatuak nola hausten diren nabigatutakoa itsasertzean uzten duten klimen joan-etorrian. Baita natura bizi horren islak ere ibaietan, olioaren gainazala hainbat tonutan margotzen duten berde, marroi eta urdinekin.
Bidasoko margolariak
Bidasoko Eskola izenekoaren laugarren belaunaldiaren parte da Elizondon, Baztan bailaran, 1953an jaiotako margolaria. Bere margolanak inguru hurbilenetik behatutako naturaren ondorio dira, paisaia pribilegiatu bat, urtaroetan barna argi eta kromatismo aldakorrez betea. Bere koadroak naroak dira, estridentziarik gabeak, bakea eta harmonia darie eta ikusleak zarata eta presaz betetako gizartean hain beharrezkoa den isiltasun jarreran jartzen ditu.
90eko hamarkadaz geroztik, Tomás Sobrino ohiko egileetako bat da Nafarroako erakusketen programazioan. Bere lanak Nafarroako geografia osoan, Euskadin, Akitanian eta beste hiri batzuetako erakusketetan egon dira, Madrilen, Granadan edo Palentzian kasu. Ziudadelan 2015ean egin zuen azken erakusketa, eta ‘Elkarrizketak’ aurkeztu zuen, paisaia, itsasoa eta landare-motiboen olio-pinturekin, eta zilarrezko puntaz –XV. mendean goia jo zuen teknika artistikoaz– egindako marrazkiekin.