Begietako lehortasuna gaitz bat da, malkoen kalitatean eta kantitatean izandako aldaketek eragiten dutena. Malkoa funtsezkoa da elikagaiak eta oxigenoa korneako zeluletara eramateko. Ikusmenaren osasun-arazo ohikoenetako bat da (begi-lehortasuna kontsulta oftalmologiko guztien %30a da, eta 50 urtetik gorako biztanleen %30-i erasaten die).
Sintomak askotarikoak dira:
-Begietan harea izatearen sentsazioa.
-Azkura, erresumina eta gorritasuna.
-Molestiak begiak kliskatzean.
-Ikusmen lausoa.
-Argiarekiko sentsibilitatea.
Kausa nagusiak hauxek dira:
-Aldaketa hormonalak (haurdunaldia, menopausia eta tratamendu antikontzeptiboa).
-Laser kirurgia.
-Adina.
-Gaixotasun autoimmunea edo infekzioak.
-Ukipen-leiarren erabilera.
-Pantailen erabilera luzea.
-Kontserbatzaileak dituzten tantak erabiltzea.
-Medikamentu baten albo-ondorioak.
-Aire girotua eta berogailua.
Erreferentzia:
Síntomas y causas de la sequedad ocular. YouTube. Farmazialarien Elkargoen Kontseilu Nagusiaren Optika eta Akustika Batzorde Nazionala, Théa laborategiarekin lankidetzan. 2020/10/28.