ERAKUSKETA: CHEMA GIL

Ziudadelako Bolborategia. Maiatzaren 23tik ekainaren 30era. Chema Gil. Antinatura.

Lan hauek naturaren artifizializazioa eta gizakiaren esku-hartzeak ingurune naturalean duen presentzia nabarmentzen dute. Horregatik kromaren erabilera, ironikoki berdea den hondo neutroa, non postprodukzio-prozedura batean irudiak txertatzen diren itxura sinesgarriko suzedaneo bat sortzeko helburuarekin.
Pixelatua, inprimaketa digital merkea, faktura tekniko zehaztugabea eta zakarra, irudiak gauza desberdinak izatera jolasten diren bitartekoen hibridazioa, bizi garen natura simulatuaren baldintza sintetikoaren islada dira.

Chema Gilek (Palentzia, 1960) eskultore gisa egindako lana irakaskuntzarekin partekatu du bere biografian zehar.
Londresko Royal College of Arten ikasi zuen Nafarroako Diputazioaren beka bati esker.

Bakarkako azken erakusketak Art Fatale (2018), Artymañas (2008) eta Con malas artes (2003) izan dira, Iruñeko Ziudadelako Bolborategian.

Eta bere erakusketa kolektibo berrienak hauek dira: Interferencias (2019) Dado Negros Fundazioan, Villanueva de los Infantes, eta MemoriaS (2011) Mosquera Jauregian, Arenas de San Pedron.

Bere lanak Nafarroako Museoan, La Caixaren Colecció Testimoni eskolan eta Palentziako Diputazioan daude.