ERAKUSKETA: «ARTISTAK EGOITZAN 2023/24: ESKURATZE BERRIAK (BILBAOARTE BILDUMA)» URIBITARTE40EN

2024ko ekainaren 21ean, 19:00etan, URIBITARTE40 Aretoak BilbaoArte Bildumaren eskuratze berrien erakusketako ateak irekiko ditu Marinés Agurto Hormazábal, Argiñe Ceballos Gelozaga, Gabriel Coca, Katherinne Fiedler, Antton Goikoetxea Ayastuy, Amaia Gracia Azqueta, María Hernández Laplaza, Lucía Jayo Altomirano, Alberto Lomas, Victor Ortuño, José M. Ruiz Bermúdez eta Jorge Sanz Eraña artisten pieza hautatuekin, 2023/24an ekoizpen zentroan beka jaso zutenak. Erakusketa irailaren 8ra arte egongo da ikusgai.

ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak (BilbaoArte Bilduma)
Artistak: Marinés Agurto Hormazábal (Lima, 1984), Argiñe Ceballos Gelozaga (Ugao-Miraballes, 1999), Gabriel Coca (Iruñea, 1989), Katherinne Fiedler Gonzales-Daly (Lima, 1982), Antton Goikoetxea Ayastuy (Mungia, 1990), Amaia Gracia Azqueta (Iruñea, 1985), María Hernández Laplaza (Tudela, 1990), Lucía Jayo Altomirano (Gasteiz, 1999), Alberto Lomas Gancedo (Gasteiz, 1967), Victor Ortuño (Yecla, 1995), José M. Ruiz Bermúdez (Priego de Córdoba, 1996) y Jorge Sanz Eraña (Bilbo, 2000).
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbao).
Datak: ekainak 21, 2024 – irailak 8, 2024

Aretoaren ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita. Sarrera doan.