ATEAK ZABALIK 2024 BILBAOARTEN

2024ko ekainaren 25, 26 eta 27an, BilbaoArte Fundazioak Ate Irekien urteko jardunaldia ospatuko du, urte osoan zehar zentroan lan egin duten artisten lanekin. Egun horietan, Urazurrutia kalean dagoen zentroko estudioak ireki egingo dira, bertan egoiliar izan diren artisten 12 proposamenak ezagutzera emateko, 2023/24 Beka programari esker.

Marinés Agurto Hormazábal, Argiñe Ceballos Gelozaga, Gabriel Coca, Katherinne Fiedler, Antton Goikoetxea Ayastuy, Amaia Gracia Azqueta, María Hernández Laplaza, Lucía Jayo Altomirano, Alberto Lomas, Victor Ortuño, José M. Ruiz Bermúdez eta Jorge Sanz Eraña artisten lanak ikusi ahal izango dira.

Irekiera festa asteartean, hilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan izango da eta sarrera doan izango da. Ekitaldian urtekaria oparituko da bertan egoiliar izan diren artistekin eta egindako jarduerekin. Estudioak doan bisitatu ahal izango dira 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, ekainaren 26an eta 27an.