BEGIETAKO LEHORTASUNA ERAGIN DEZAKETEN MEDIKAMENTUAK

Medikamentu batzuek albo-ondorioak edo ondorio negatiboak eragin ditzakete organismoan. Horietako bat, malko jariaketa murriztearen ondorioz, begietako lehortasuna da.

Honatx begietako lehortasuna eragin dezaketen medikamentu batzuk:

-Antibiotikoek (penizilinek, tetraziklinek, fluorokinolonek) begi-lehortasuna, begi gorriak eta argiarekiko sentikortasuna eragin ditzakete.

-Beta-blokeatzaileak (karbedilola) eta diuretikoak (hidroklorotiazida) tentsio arteriala jaisteko erabiltzen dira. Medikamentu horiek ere begietako lehortasuna eragin dezakete.

-Antsiolitiko batzuek (diazepanak, bromazepanak, klorato dipotasikoak) eta zenbait antidepresibok (imipraminak eta amitriptilinak) ere begietako lehortasuna eragin dezakete.

-Hormona femeninoak (hormonak ordezteko terapiak) erabiltzeak begietako lehortasun nabarmena eragin dezake, eta zenbait kasutan korneako lesioak eragin ditzake.

Erreferentziak:

Medicamentos que pueden producir sequedad ocular. YouTube. Farmazialarien Elkargoen Kontseilu Nagusiaren Optika eta Akustika Batzorde Nazionala, Théa laborategiaren lankidetzan. 2020/12/23.