Elena González, “Antonio Alvira” II. Biolin Lehiaketaren irabazlea,
CSMNn emanaldia eskainiko du.
Elena Gonzalezek, “Antonio Alvira” Biolin Lehiaketaren bigarren edizioaren irabazleak, errezitaldia eskainiko du datorren asteartean, ekainak 18, 19:00etan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko (CSMN) Fernando Remacha Aretoan.
Leyre Lisarrik lagunduko dio pianoan, CSMNko Errepertorio katedradunak. Kontzertuak errepertorio zabala izango du, Johannes Brahms, Amy Beach, Camille Saint-Saëns eta Pablo Sarasateren konposizioekin. Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.
Iraizoz Astiz Hnos. fundazioak sustatuta, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioarekin lankidetzan, lehiaketa honek Antonio Alvira Llorente (1912-1982) iruindar biolin jotzaile ospetsuaren figura ohoratu eta balioetsi nahi du.
Iruñeko Kontserbatorioko irakaslea, “Santa Cecilia” orkestrako kontzertinoa eta “Pablo Sarasate” laukotearen sortzailea izan zen Sarasate Sariaren irabazlea.
Bere aitarengandik, Narciso Alvirarengandik, José Contreras luthierraren 1769ko biolin bat heredatu zuen, gaur egun bere alaba María Teresak Fundazioari utzita dagoena. Tresna hori lehiaketaren irabazleari eskaini zaio interprete gisa trebatzen eta garatzen laguntzeko, eta berarekin egingo da ekitaldia.
You must be logged in to post a comment.