2024KO PROIEKTU DEIALDIA: FIKZIOZKO FILM LABURRAK

Akitania Berria eskualdearekin hitzartu 2021-2024ko helburu eta baliabide kontratuaren karietara, Kanaldude telebista kateak, 2024an, fikziozko film laburrentzat (irudi errealak) proiektu deialdi bat proposatzen du.

Telebista kateko ordezkariek eta mundu profesionaletik datozen irakurleek hautaketa-batzorde bat osatuko dute. Proiektuen alde bateko hautaketa 2024ko maiatza hasieran  berantenaz eginen da.

Txostenak telebista katean aztertuak izanen dira, mundu profesionaletik datozen irakurleekin osatu hautaketa-batzordean. 2024an, Kanaldude engaiatzen da 2 film laburren aurre-erostea,  orotara 9000 eta 10000 euroren arteko ekarpena eginez. Proiektu eramaileei azkarki aholkatzen zaie hautagarritasun irizpideak kontutan hartzea.

Proiektu-deialdiaren bururatzea: 2024ko apirilak 30

Irizpideak eta igorri beharreko dokumentuaren xehetasunak jakiteko egin klik HEMEN.

https://kanaldude.eus/albisteak/1246-2024ko-proiektu-deialdia-fikziozko-film-laburrak