ITXURAZ ZORAGARRIA

Joseba Koldo Ortega

Iluntasuna zen nagusi. Aurrean, bi farolek ez zuten etxeen arteko kalea erabat argitzen. Han nonbait egongo zen bidea ez zen sumatzen. Argitasun lausotu zurixka zen lainoaren eraginez. Gainerakoa guztiz ilun zegoen. Ezkilaren kanpaikada bakar batek ordua eman zuen, oihartzun ia amaigabea emanez. Beldurrezko pelikula bateko eskena zela zirudien …