LANKIDETZA BERRIA KATXI KLOTHING TOKIKO MARKAREKIN!

Atseginez jakinarazten dizuegu 2018tik Eusko sarean den Katxi Klothing arropa markarekin dugun lankidetza. Elkarlan hori gure bi egituren arteko lurralde erroztatzea sinbolizatzeko borondatetik sortu da, gure balore komunak irudikatzen dituen jantzi-erakusketa bat sortuz.

Grafismoaren ardura Clara Lauga tokiko artistari eman zaio, eta honek Amalur, Ama Lurra, ohoratu du. Marrazki hori kamisetetan eta oihalezko zakuetan serigrafiatuak izan dira  Angeluko Skandal Impression tailerran.

Badakigu ez dela posible tokiko kotoia aurkitzea bainan erabiltzen dugun ehuna modu ekologiko batean fabrikatua izan behar zen. Horretarako, Continental Clothing taldearen Earth Positive sorta hautatu dugu. Horrek fabrikazio etiko egiaztatua ziurtatzen digu, soilik energia berdeekin eta berriztagarriekin elikatutako den lantegi batean, eta kotoi biologokoa bakarrik erabiliz.

Aurki ezazu Katxi Klothing eta Euskoaren arteko jantzi-erakusketa hori gure lineako  Eusko Denda denda berrian, eta hor ere aurkituko dituzu: Baionako bestetako Eusko zapiak eta Eusko Kutxak.