ZHONZI, OTOI (Herrikoia)

 

Erregu egiten dizut, Zhonzi,

hiriko harresia igo ez dezazun.

Gure sahatsak ez hautsi.

Ez da axola izateagatik,

baina gure gurasoen beldur naiz.

Bihotz-bihotzez maite bazaitut ere,

erranen dutenaren beldur naiz.

 

Erregu egiten dizut, Zhonzi,

etxeko hesiak igo ez ditzazun,

ez eta ene marugatzeak kaltetu ere.

Ez da axola izateagatik,

baina gure ahizpen beldur naiz.

Bihotz-bihotzez maite bazaitut ere,

erranen dutenaren beldur naiz.

 

Erregu egiten dizut, Zhonzi,

lilitegiko hormak igo ez ditzazun,

ez eta ene zumarrak hautsi.

Ez da axola izateagatik,

baina jendeak erranen duenaren beldur naiz.

Bihotz-bihotzez maite bazaitut ere,

mihi gaiztoek erranen dutenaren beldur naiz.