ETXALDEKO LAN ANTOLAKETA : ATERABIDEAK

« Aldaketen bidean » Euskal Herriko Laborantza Ganbararen seminarioaren 4. edizioa uztailaren 5ean iraganen da, ostiral arratsaldez, 14.00tan, Ainiza Monjolosen.

Ipar Euskal Herrian, laborantza herrikoia da nagusi, eta laborantxa produktibistak baino erreparo behar gehiago du. Xantza bat da gure lurraldeko dinamikarentzat. Hala ere, etxaldeetan den lan zamari eta familia eta gizarte biziarekin oreka atxemaiteko beharrari aurre egin behar dute laborariek.

Gainera, etxaldeko lan zama familiaren baitan banatua balin bazen lehen, lan antolaketa horrek aldaketa handiak bizitzen ditu gauregun. Laborariek haien bizi profesionala eta pribatuaren artean oreka bat atxeman nahi dute. Haratago joanez, lan zama, etxaldeen bizigarritasuna eta laborarien osagarria (fisikoa, mentala) baldintzatzen duen pundu garrantzitsua da, jakinez erreparoaren gaia bat-batean agertzen ahal dela batzuetan, memento dorpe batengatik (istripu, eritasun, heriotza).

Azken urte hauetan, hainbat antolaketa mota garatu dira Ipar Euskal Herrian, behar horieri aterabideak ekartzeko.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak gai nagusi horren aipatzea hautatu du, aurtengo seminarioan.

« ETXALDEKO LAN ANTOLAKETA : ATERABIDEAK »

Uztailaren 5a, ostirala, 14.00 – 17.00, Ainiza Monjolose

Ordezkapen zerbitzu elkarteen historia

Tresna desberdinen aurkezpena : auzoen arteko laguntza, lanpostu partekatuak, enplegatzaile taldea, ordezkapen zerbitzua…

Laborarien lekukotasunak : haien nahiak, erreparoari buruzko gogoetak (batzuetan instalatu ondoan berehala), plantan eman aterabideak,…

Solasaldia publikoarekin

Azken hitza

Deneri idekia.