BAKARRIK EZIN

 

 

Familia zuhaitz adarren antzekoa da,

bakoitza norabide ezberdin batetik doa,

baina guztiek sustrai berberak dituzte.

Isurtzen den izerdi berekoak gira.

 

Askotan amesten dugu euskal nazio batekin,

baina ematen al dizkiogu bitarteko guziak?

Maiz pozik gira lortutako gauza guziekin,

erreakziorik gabe, asimilazioan urtuko gira.

 

Bakarrik goaz azkarrago,

elkarrekin urrunago,

askatasuna lortzeko,

indarrak lotu beharko.

 

Ez da inoiz berantegi zinez jarduteko,

bakoitzak bere ekarpentxoa egiten badu.

Erreka ttikiak lotzean, ibai handia da egiten,

gaur Euskal Herriaren askapena nahi dugu!