ERAKUSKETA: «ARTISTAK EGOITZAN 2023/24: ESKURATZE BERRIAK (BILBAOARTE BILDUMA)» URIBITARTE40EN

2024ko ekainaren 21ean, 19:00etan, URIBITARTE40 Aretoak BilbaoArte Bildumaren eskuratze berrien erakusketako ateak ireki zituen Marinés Agurto Hormazábal, Argiñe Ceballos Gelozaga, Gabriel Coca, Katherinne Fiedler, Antton Goikoetxea Ayastuy, Amaia Gracia Azqueta, María Hernández Laplaza, Lucía Jayo Altomirano, Alberto Lomas, Victor Ortuño, José M. Ruiz Bermúdez eta Jorge Sanz Eraña artisten pieza hautatuekin, 2023/24an ekoizpen zentroan beka jaso zutenak. Erakusketa irailaren 8ra arte egongo da ikusgai.

ARTISTAK EGOITZAN 2023/24: ESKURATZE BERRIAK erakusketa kolektibo bat da, 2023/24an BilbaoArten Bekaz eta estudio-lagapenaz egonaldia egin duten hamabi artisten obra jasotzen dituena. Guztira, hogei artelan baino gehiago, aurrerantzean BilbaoArte Bilduman sartuta egongo direnak.

Erakusketa kolektibo honetan parte hartzen duten artistak adin eta jatorri desberdinekoak dira, bai Euskadikoak (proposamen erdiak baino gehiago) eta bai Estatuko beste eremu batzuetakoak (Murtzia eta Kordoba), baita nazioartekoak ere (Peru), eta horiek guztiek oraingo arte garaikidearen irudi bat osatzen dute. Lan horien bitartez, praktika garaikidearen azken joera, modu eta lan-prozesuen lagin adierazgarri bat ikus daiteke.

2023/24 sasoian, artistek obra-corpus garrantzitsua garatu dute Urazurrutiako egoitzaren estudio artistikoetan eta Otxarkoagako Open Gela estudioetan, BilbaoArteko tailer-maisuen laguntza izateaz gain, prestakuntza jaso dute kanpoko profesionalen eskutik, euren egonaldian zehar garatutako ikastaro eta mintegi espezializatuei esker.

Gorputzak arkitekturarekin duen lotura, hiri- eta natura-inguruneak, materialen gorpuztasuna eta plastikotasuna, arteari aplikatutako teknologia berrien bidezko ikerketa, teknikaren esplorazioa eta materiaren hedakuntza, edo problematika sozialak, hala nola klima-aldaketa edo millenialen krisia, dira artistek proiektu honetan jorratzen dituzten gaietako batzuk. Haien prozesu sortzaileak handitzen laguntzeko, erakusketak hamabi argitalpen berezi ere sartzen ditu, alegia, artista-liburuak formatu gisa dituen aukerak zabaltzen dituzten eta artista bakoitzaren hizkuntzan eta praktikan txertatzen diren hamabi argitalpen berezi.

ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak (BilbaoArte Bilduma)
Artistak: Marinés Agurto Hormazábal (Lima, 1984), Argiñe Ceballos Gelozaga (Ugao-Miraballes, 1999), Gabriel Coca (Iruñea, 1989), Katherinne Fiedler Gonzales-Daly (Lima, 1982), Antton Goikoetxea Ayastuy (Mungia, 1990), Amaia Gracia Azqueta (Iruñea, 1985), María Hernández Laplaza (Tudela, 1990), Lucía Jayo Altomirano (Gasteiz, 1999), Alberto Lomas Gancedo (Gasteiz, 1967), Victor Ortuño (Yecla, 1995), José M. Ruiz Bermúdez (Priego de Córdoba, 1996) y Jorge Sanz Eraña (Bilbo, 2000).
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbao).
Datak: ekainak 21, 2024 – irailak 8, 2024

Aretoaren ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita. Sarrera doan.