LAKUNTZAKO HERRI ESKOLA

 

Lakuntzako Herri Eskolako bi lan saritu dituzte NUPen “Emakume zientzialaria izan nahi dut” lehiaketaren VI. edizioan

Saria jaso dute, alde batetik, Arhane Arraiza Luis, Maren Azpiroz Andueza eta Emma Martin Larreta ikasleek, eta, bestetik, Laia Alegría Lanz, Leire García Garzo, Iraia Olleta Villa, Zuriñe Olleta Villa eta Sara Vergara Iraola ikasleek

 

Lakuntzako Herri Eskolako bi lan saritu dituzte “Emakume zientzialaria izan nahi dut” lehiaketaren VI. edizioan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak antolatzen du lehiaketa hori. Ikasle hauek saritu dituzte zehazki: Arhane Arraiza Luis, Maren Azpiroz Andueza eta Emma Martin Larreta “Sophie Germain” lanagatik, eta Laia Alegría Lanz, Leire García Garzo, Iraia Olleta Villa, Zuriñe Olleta Villa eta Sara Vergara Iraola “Marie Curie” lanagatik. Sari gisa, jostailu teknologikoak eta NUPeko promozio-materiala emanen zaizkie, baita ikastetxearentzako liburu sorta bat ere, eta saritutako ikasleen ikastaldeak aukera izanen du Unibertsitatean zientziari buruzko jardunaldi batez gozatzeko.

 

Lehen Hezkuntzako lehenbiziko eta bigarren zikloetako modalitateko sariak

Lehen Hezkuntzako lehenbiziko eta bigarren zikloko modalitatean accesit bat eman zaio poster honi: “Hedy Lamarr”, Iradi Lanz Senar eta Leire Razkin Piñas ikasleek aurkeztua, Lakuntzako Herri Eskolakoak biak. Sari gisa, NUPeko promozio-materiala emanen zaie, baita ikastetxearentzako liburu sorta bat ere, eta saritutako ikasleen ikastaldeak aukera izanen du Unibertsitatean zientziari buruzko jardunaldi batez gozatzeko.

 

Argazkia:

NUPen “Emakume zientzialaria izan nahi dut” lehiaketaren sari banaketan parte hartu duten ikasleak.