LAGUNA GALDU

 

Nire laguna zinen,

ukan ez dudan arreba,

konplizea, kide zintzoa,

nire minen entzulea.

Saminezko egia da,

bakar-bakarrik utzita,

askatu duzu eskua,

lotzen, batzen gintuena.

 

Mundu bat lehertu da,

utzi nauzu aztoratua,

minez gainezkatua naiz,

malkoetan itotzen naiz.

 

Hitzek huts egiten didate,

mingostasuna sartzen da,

tristura zabaltzen da.

Ez da erresa sinestea,

zu gabe bizi naitekeela,

malkoak isurtzen dira,

emozioz bete-betea,

bizitzeko gustua joan da.

 

Iluna zaut biharkoa,

hor baita injustizia.

Zergatik zu, ene laguna?

Zergatik zu joan zira?

Erantzun zuzenik ez da,

gorrotoa eta nazka,

denak nahasten dira.

Ibiltzen naiz galdua.

 

Hainbeste negar egin nuen!

Begiek odol kolorea zuten,

begirada zeru aldera,

hodeietan nahasi egin da.