ERAKUSKETA: M DE MIXTAS

Ziudadelako Mistoen eraikina. Uztailaren 24tik irailaren 8ra. Erakusketa: M de Mixtas.

Erakusketa kolektiboa. Parte hartzen dute: Amaia Gracia Azqueta, Ángela Moreno, Beruta, Helena Taberna, Marisa Mantxola, Oihane McGuinness Armendáriz, Txaro Fontalba eta Zarys Facon. Koordinatzailea, Natalia Isla Sarratea.

*Berriz elkartzeak berriz ere begiratzeko aukera ematen du. Erakusketa hau osatzen duten pieza askok beste askotan egin dute topo, eta urtebetez Nafarroako hainbat herritan batetik bestera ibili ondoren (Uholdeak, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa, 2023) berriz ere nahastuko dira, berriak gehituta.
Mistoen eraikineko espazioak bestelako mugimendu batzuk ahalbidetu ditu hainbat belaunalditako zortzi artisten arteko lotuneen bilaketan. Erabiltzen dituzten bitarteko, formatu eta materialek agerian jartzen dituzte askotariko estetika mistoak sostengu ematen duten gorputzen gaiari heltzeko.
Nola begiratzen diegu elkarren ondoan dauden obrei? Zer baloratzen dugu harreman horietan? Nola eragiten diote elkarri? Nola eragiten digute guri?
Erakusketa kolektibo honek jarrera hartzen du emakumeen bizi-esperientziari buruz –zaintzaile direla edo zaintzen dituztela jakitun direla–, zer eta gorputzaren materiaren, egoera psiko-afektiboen eta denboraren nozioaren arteko harremanetan.
Amagintzak, amatasunari egokitzen zaizkion ezaugarrien luzapen gisa ulertuta, gizarte-arazo batzuk planteatzeko aukera ematen digu, besteak beste hauek: Nork/zerk sostengatzen du sostengatzailea? Nolakoa da besteak zaintzeko esperientzia? Zer eragiten du zeure burua gorputz horietan hautemateak?
Harreman batean afektuak zentzumenen edo keinu sentikorren arteko truke gisa hautemanez gero, halakoak bizi-esperientziaren zenbait korapilotatik abiatzen dira: tentsioa, oreka, erortzea, memoria, hutsa eta ukimena.

*Natalia Isla Sarratea.