NUP: ENERGIA BERRIZTAGARRIEI BURUZKO SARIA

 

NUPeko ikertzaile batzuk saritu dituzte energia berriztagarriei buruzko IC-REST nazioarteko biltzarrean, Kosovon

Erakunde akademikoko INGEPER taldeko hamahiru lagunek parte hartu zuten biltzarrean, zeina Pristinan, Kosovoko hiriburuan, egin baitzen

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikertzaile batzuen ekarpen zientifikoa saritu dute energia berriztagarriei buruzko IC-REST nazioarteko biltzarrean, zeina Pristinan, Kosovoko hiriburuan egin baita berriki. NUPeko INGEPER taldean ikertzen ari diren hamahiru lagun joan ziren ekitaldira.

Saritutako komunikazioak aztergai ditu instalazio baten diseinua eta eraikuntza. Instalazio horrek aukera ematen du modu esperimentalean neurtzeko jarraitzaile fotovoltaiko batek une bakoitzean izan beharko lukeen posizioa, ahalik eta erradiazio handiena hartzeko, bai eguna eguzkitsua bada, bai erradiazio-baldintza txarragoak badaude. Ikerketaren egileek azaltzen dutenez, egun jarraitzaile fotovoltaikoak eguzkirantz orientatzea dute xede, baina frogatu da hori ez dela onena zerua tarteka edo erabat lainotuta dagoenean. Mikel Arrubla Irigoyen INGEPER taldeko doktoregaiak egin zuen aurkezpena, eta, doktoregaiz aparte, honako hauek dira ekarpenaren egileak: Miguel García Solano eta Luis Marroyo Palomo irakasleak, bai eta Íñigo García Colomo ingeniaria ere, Array Technologies Inc. enpresakoa.

INGEPER taldeko kide hauek parte hartu zuten biltzarrean: Álvaro Iribarren Zabalegi, Ane Pérez Ibarrola, Ibai Urtasun Salinas, Elisa Irujo Izcue, Andoni Urtasun Erburu, Iñaki Lalinde Sainz, Asheem Garwa, Pablo Sanchis Gúrpide, Naiara Goñi Pérez, Mikel Arrubla Irigoyen, Miguel García Solano, Alberto Berrueta Irigoyen eta Javier Samanes Pascual. Ekitaldi zientifikoan, proposamen berriak aurkeztu zituzten energia eolikoa eta fotovoltaikoa sortzeko eta hidrogeno berriztagarria ekoizteko erabiltzen diren bihurgailu elektronikoetarako, batetik; bestetik energia berriztagarrien instalazioetarako litiozko eta sodiozko baterien segurtasuna eta modelatzea hobetzeko, eta, azkenik, sarera iturri berriztagarri gehiago konektatzen laguntzeko, linea eta azpiestazio elektrikoak handitu beharrik gabe.

 

Biltzarrean parte hartzeko finantzaketa

Biltzarrean parte hartzeko finantzaketak ASEMLI eta ARCAVE ikerketa-proiektuetan du diru-iturria (“Trantsizio Ekologikora eta Trantsizio Digitalera Bideratutako Proiektu Estrategikoak 2021” deialdia) eta WIND2GRID eta ALMAH2 ikerketa-proiektuetan (“Jakintza Sortzeko Proiektuak 2022” deialdia). Bi deialdiak Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako Estatu Planekoak dira. INGEPER Ikerketa-taldearen funts berekiak eta Nafarroako Gobernuaren laguntzak ere izan dituzte.

 

  1. argazkia: Ikertzaile sarituak. Mikel Arrubla Irigoyen (ezk.) eta Miguel García Solano.

 

  1. argazkia: INGEPER taldea (ezkerretik eskuinera): Goian: Álvaro Iribarren, Ane Pérez, Ibai Urtasun, Elisa Irujo, Andoni Urtasun, Iñaki Lalinde eta Asheem Garwa. Behean: Pablo Sanchis, Naiara Goñi, Mikel Arrubla, Miguel García eta Alberto Berrueta. Javier Samanes falta da argazkian.