Ez da ezertaz damu beharrik,
damua iraganaren partea da,
ahanzten ez bada, gaude geldirik,
izan oroitzapen ona, txarra…
Malkoak baino ez ditu sortzen,
gustu mingots garratza isurtzen,
bizitzari hegalak mozten,
itxaropena, gogoa suntsitzen.
Akatsen bat egin dugun ala ez,
edo maitatu dugun ala ez,
edozein bide hautaturik,
ez dezagun izan urrikirik.
“Jakin izan banu, beharko nuen”
ez dute gaurkoa aldatzen,
aukeratutako ibilbidea,
lortu eta hartu beharko da.
Behin bakarrik bizi gira, eta
damurik gabe bizi bagira,
beteko dugu gure bizitza,
behin hori nahikoa izango da.
Bizitzako urterik ederrenak,
dira oraindik bizi ez ditugunak,
ilusioek ereman gaitzatela,
etorkizun zoriontsu aldera.
Bizitzaren sagarrari hozka
hortz beteta egin nahiko nuke,
bizi gaur, ezertaz damu gabe,
maite ditudanez inguratuta.